Parte hartzeko Probaren protokoloa (Proof of Stake edo PoS)
Parte hartzeko Probaren protokoloa (PoS) adostasun-protokolo bat da, eta sarean nodoek parte hartzean oinarritzen da, transakzioak baliozkotzeko eta bloke berriak sortzeko, Lan Probaren protokoloan (PoW) bezala erronka kriptografikoak ebatzi beharrik izan gabe.
Adostasun-protokolo honetan, bloke-katean (blockchain) nodoek duten parte-hartze denbora hartzen da kontuan eta nodo bakoitzak kontrolatzen duen kriptoaktibo jakin baten kopurua, ausazko osagai batez gain, transakzioak nork baliozkotu ditzakeen eta bloke-katera (blockchain) bloke berriak nork gehitu ditzakeen zehazteko.
Baliozkotzeko nodoen barruan, bloke bat azkenean baliozkotuko duen nodoa ausaz erabakitzen da, baina aukera handiagoa ematen zaie irizpide batzuk betetzen dituztenei. Esate baterako,
Sareko kriptoaktibo natiboaren kopurua, nodoak duena (ingelesez staking bezala ezagutzen dena).
- Sarean parte hartzeko denbora: zenbat eta denbora gehiago, hautatua izateko orduan eta aukera gehiago.
Irizpide horiek ezarri eta nodo baliozkotzaileak ausaz aukeratzerakoan, hautatutako nodoek transakzioak baliozkotu ahal izango dituzte eta horren truke sariak jaso (kasu honetan, kriptoaktiboen kopuru esanguratsua izatearen aukera-kostua, staking-ean).
Horrez gain, nodo baliozkotzaileak sarean transakzioak erregistratzea proposatzen duten nodoek transakzioko ordaintzen dituzten komisioak jasotzen ditu. PoWn nahiz PoSen, Blockchain-en sartzeko transakzio bat sartzen duenak komisio bat sartzeko aukera du, haren transakzioak erakargarriagoa izan dadin sortzen eta proposatzen den nodorako, eta, beraz, lehenbailehen sar dadin. Komisio hori borondatezkoa da eta kostuaren gehigarria (gas fees), eta blockchain erabiltzeagatik ordaindu behar da.
Bestalde, adostasun-protokolo horiek zigorra ezartzeko mekanismo bat dute, nodo baliozkotzaileei asmo txarrez jokatzea ez bultzatzeko; hau da, ematen dituzten kriptoaktiboak nolabaiteko finantza dira baliozkotu ahal izateko, eta zati bat galdu daiteke zehapena ezartzen bazaie.
Ezaugarri nagusien artean, aipatu behar da ingurumena errespetatzen duen teknologia bat dela, meatzaritzako jarduerak egiteko ordenagailu ahaltsurik ez baitu behar.
PoS-en alde onak eta txarrak
Abantailen artean, honako hauek aurki ditzakegu:
- Energia-kontsumo txikiagoa: ez da energia-kopuru handirik eta prozesamendu-baliabide handirik behar transakzioak baliozkotzeko eta bloke berriak sortzeko. Beraz, karbono-aztarna txikiagoa da.
- Eskalagarritasun handiagoa: bloke-katean (blockchain) transakzio-kopuru handiagoa erabil dezake, nodoek ez baitute erronka kriptografiko konplexurik ebatzi beharrik transakzioak baliozkotzeko. Blockchain horitako batzuetan milioika transakzio baliozkotu daitezke segundoko, eta, hortaz, ordainketa-aplikazioetan erabili ahal izango litzateke.
Kontrako aldean, desabantaila hauek daude:
- Deszentralizazio txikiagoa: adostasun-protokolo honek zentralizazio handiagoa ekar lezake, kriptoaktibo gehiago dituzten nodoek botere handiagoa izango bailukete transakzioak baliozkotzeko. Alegia, eskalagarritasun handiagoa lortzeko, nolabaiteko deszentralizazioari uko egin behar zaio.
- Banaketa-arazoak: kriptoaktiboaren hasierako banaketa ekitatiboa ez bada, sareko desberdintasuna iraunarazi eta areagotu dezake.