Saltar al contenido principal

Aplikazio Deszentralizatuak (dApp-ak)

dApp bat aplikazio-mota bat da, eta horren funtzionamendua ez dago kontrol-puntu edo zerbitzari nagusien mende, sare deszentralizatu batean funtzionatzen baitu.  

Zer esan nahi du horrek? Alegia, sare deszentralizatu baten gainean eraikita dagoela, blockchain baten antzera, smart contract-ak erabiliz. Horiek programa autonomoak eta autoexekutagarriak dira, aplikazioan egiten diren eragiketen prozesuak automatizatzeko.

dApp-en eta aplikazio zentralizatu tradizionalen arteko aldeakdApp-en kontzeptua hobeto ulertze aldera, hainbat adibide ikusiko ditugu:

Autoak gidari eta guzti alokatzeko aplikazio estandar batean, enpresa batek kontrolatzen eta kudeatzen ditu sarea eta gidarien eta bidaiarien arteko kontaktuak. Bera bitartekaria da.  

Baina, aplikazio horretan bertan, baina deszentralizatua izanda, gidariak eta erabiltzaileak zuzenean konekta daitezke blockchain sarearen bitartez, kudeatuko duen erakunde zentralizatu bat behar izan gabe. Smart contract-ak ordainketak kudeatzeaz eta gidariak eta erabiltzaileak baloratzeaz arduratuko lirateke.

Aplikazio zentralizatu tradizional baten beste adibide bat sare sozial bat izan daiteke. Bertan, erabiltzaileen datuak enpresaren zerbitzarietan gordetzen dira, eta konpainiak kontrolatzen ditu. Azken horrek erabaki dezake plataforman zer eduki erakutsiko den, nork ikus dezakeen eta nork ez, eta erabiltzailearen datuak aldatu ahal izango ditu, beharrezkoa izanez gero. 


Zein da dApp-en jatorria?Sortutako lehen dApp-a Bitcoin izan zen. Orduz geroztik, hainbat dApp sortu dira blockchain sare ezberdinetan. dApp horiek helburu askotarako erabil daitezke, online joko eta entretenimenduetatik hasi eta merkataritza elektronikoraino.


dApp-en sailkapen-mota desberdinak

dApp-ak sailkatzeko hainbat modu daude, eta hauek dira ohikoenak:

  • Arkitekturaren arabera: dApp-ak Bitcoin eta Ethereum bezalako aplikazio deszentralizatuak bezala sailka daitezke edo aplikazio hibrido moduan ere bai (horiek osagai deszentralizatuak eta zentralizatuak dituzte).
  • Helburuaren arabera: adibidez, jokoen finantza deszentralizatuen dApp-ak, identitate digitalenak edo sare sozialenak, besteak beste. 
  • Blockchain motaren arabera: adibidez, Ethereumeko dApp-ak edo EOSeko dApp-ak, besteak beste.  
  • Baimen-mailaren arabera: baimen-maila irekiko dApp bezala sailka daitezke, edozein pertsonak bat egiteko eta sarean parte hartzeko aukerarekin (Bitcoin, Ethereum), edo baimen-maila murriztuko dApp bezala, horietan sarera batzeko eta bertan parte hartzeko baimena behar baita.  
  • Eredu ekonomikoaren arabera: dApp-ak eredu ekonomikoaren arabera sailka daitezke; esate baterako, tokenizazio-eredu bat duten dApp-ak, harpidetza-eredu bat duten dApp-ak eta publizitate-eredua duten dApp-ak, besteak beste.

dApp-en mugak

dApp edo aplikazio deszentralizatuek zenbait muga garrantzitsu dituzte:

  • Eskalagarritasuna: blockchain-ean oinarritutako dApp-ak motelak eta mugatuak izan daitezke prozesatzeko eta biltegiratzeko gaitasunaren aldetik, eta horrek eskalagarritasuna zailtzen du. Blockchain-eko transakzioak ere garestiak izan daitezkeenez, dApp-ek transakzio-kopuru handiak maneiatzeko duten gaitasuna mugatua da. 
  • Erabiltzaile-interfazea: dApp-ak erabiltzeko eta nabigatzeko zailak izan daitezke batez besteko erabiltzailearentzat. Interfazea nahasia eta ez oso intuitiboa izan daiteke, aplikazio zentralizatu tradizionalekin alderatuta. 
  • Blockchain-arekiko mendekotasuna: dApp-ak blockchain teknologiaren mende daude funtzionatzeko; beraz, arazoren bat izanez gero azpiko blockchain-arekin, dApp-arekin ere arazoak izan daitezke. 
  • Erregulazio espezifikorik ez izatea: Gaur egun, erregulazio espezifikorik ez izateak arazoak ekar ditzake erabiltzen dituzten erabiltzaileentzat; izan ere, azken horiek babes-maila txikiagoa izan dezakete balizko iruzur-kasuen aurrean. Dena den, araudia aldatzen ari da, aplikazio-mota deszentralizatu horren erabiltzaileen babes-maila egokia bermatzearren.
  • Teknologiak heldutasunik ez izatea: blockchain teknologia eta dApp-ak oraindik garapen-fase goiztiarrean daude, eta akatsak eta kalteberatasunak izan ditzakete. Horrela, horrek arriskuak sor ditzake erabiltzaileentzat eta dApp-en erabilera mugatu dezake.