Nola dago zure finantza-osasuna?

Zer da finantza-segurtasuna? Gure behar eta bizitzako etaparen arabera aldatzen den zerbait da. Finantza-osasuna izatea finantza-segurtasuna izatea da; horrek EZ du esan nahi diru asko irabaztea. Hona hemen bi kasu:


Josek 50.000 euro irabazten ditu urtean. 3.000 euro ditu aurreztuta. Oraindik txaletaren hipotekako 40.000 euro eta autoa erosteko maileguaren 20.000 ordaindu behar ditu. Gainera, 6.000 euroko saldoa dauka kreditu-txartelean atzeratutako ordainketetan.

​​​​​​​


Inesek 30.000 euro irabazten ditu urtean. 15.000 euro ditu aurreztuta. Pisuaren hipotekako 8.000 euro ordaindu behar ditu, dagoeneko autoa ordaindu du eta kreditu-txartelagatik 250 euroko zorra dauka, hilaren amaieran ordainduko duena.

Bietako nork dauka finantza-segurtasun handiagoa? Nork egiten du lo hobeto gauez?

Gastuak kontrolpean dituenak, zorrik ez duenak eta hilero aurrezkiak eta ondarea handitzen dituenak.

​​​​​​​

Egiaztatu zuren finantza-osasuna

Ezer baino lehen, pentsatu al duzu nola zauden? Badakizu nola duzun kolesterol-maila? Triglizeridoak? ... analitika bat egiten ez baduzu, ez duzu jakingo. Modu berean, azterketa bat egin dezakezu zure finantza-osasuna ezagutzeko.

{{ title }}

{{ summary }}

{{ question.question }}

{{ percentage }}% completado

{{ footerInfo }}

Zein dira zure finantza-helburuak?

Hausnartu momentu batez eta idatzi zerrenda batean zure kasu partikularrentzat bururatzen zaizkizun finantza-helburu guztiak.

Adibidez: pisu bat erostea, telebista aldatzea, itsas bidaia bat egitea, hortzak zuritzea, aurreztea, eta abar.

Ziurrenik, ezin izango dira helburu guztiak aldi berean lortu. Lehendabizi, identifikatu garrantzitsuenak edo premiazkoenak. HELBURUAK LEHENESTU tresna erabil dezakezu; garrantzitsuenak identifikatzen lagunduko dizu.


​​​​​​​

Gastuak diru-sarreren azpitik mantenduz gero, aurreztu, inbertitu eta finantza-segurtasuna lor dezakezu.

Hilero aurrezteko ohitura hartzea funtsezkoa da, eta zenbat eta azkarrago hasi are eta hobeto. Nahikoa aurreztuz gero, segurtasunaz gain, independentzia edukiko duzu finantzei dagokienez. Nola lortu finantza-segurtasuna? Hasi zure egungo egoera eta zure finantza-helburu zehatzak ezagutzen.

​​​​​​​

TRESNAK

Lehenetsi zure finantza-helburuak

Kasu bakoitza desberdina bada ere, hauek dira finantza-helburu gomendagarri batzuk:

  • Gastuen kontrola, hilabetearen amaierara ondo heltzeko
  • Gehiago aurreztu
  • Zorrak murriztu edo kitatu
  • Erretiroa prestatu
  • Familia babestu

Helburuak lehenetsi

Jarri helburu zehatz eta espezifikoak

Helburu bat orokorregia denean, lortzen zailagoa da. Errazagoa da helburu zehatzagoak aukeratuz gero. Helburu bat SMART izan behar da.

S

M

A

R

T

Halaber, komenigarria da zure helburuak epe labur, ertain eta luzera sailkatzea, horiek lortzeko duzun denboraren arabera. Normalean, epe laburrerako helburu bat 1-2 urtean edo azkarrago lor daiteke; epe ertainerako bat 2-5 urtean, eta epe luzerako bat 5 urteko baino epe handiagoan.


Nire helburuak

Bihurtu zure helburu orokorrak helburu espezifiko

Adibideak emango dizkizugu, helburu orokor batetik zehatz eta onargarriago batera pasatzeko.

Pasatu sagua helburu orokor bakoitzaren gainetik, helburu espezifikoak ezagutzeko.

Orokorra

“Noizbait nire etxea erosteko aukera eduki nahi dut.”

Espezifikoa

18.000 euro aurreztu nahi ditut, 4 urte barru erosi nahi dudan pisuaren sarrera ordaintzeko.

Orokorra

“Nire seme-alabei hezkuntza ona eman nahi diet.”

Espezifikoa

Nire alabak 18 urte bete aurretik, akzio, errenta finko eta gordailuetan 25.000 euro inbertitu nahi ditut.

Orokorra

“Nire bikotekidearekin opor zoragarriak igaro nahi ditut.”

Espezifikoa

Datorren urteko uda baino lehen 2.500 euro aurreztu nahi ditut, nire bikotekidea Mediterraneotik egingo dugun itsas bidaiarekin harritzeko.

Orokorra

“Jubilatu eta gero, ondo bizi nahi dut.”

Espezifikoa

50 euro bete baino lehen, nire pentsio-planean 90.000 euro baino gehiago eduki nahi ditut.

¡No te pierdas nada!

Mantente al día de todas las novedades de Finanzas para Todos suscribiéndote a nuestra newsletter. Todas las novedades sobre finanzas, en tu correo.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam dapibus aliquam ipsum, quis posuere ligula eleifend vel. Morbi rhoncus, dolor vitae blandit volutpat, tortor neque tincidunt eros, id hendrerit orci sem vel nisl. Nunc lacinia neque non erat volutpat condimentum. Vestibulum in egestas turpis. Donec consequat odio quis fermentum convallis. Vivamus dui lorem, posuere vel leo in, tempor tempus tortor. Fusce rutrum dapibus gravida. Phasellus tempus, velit sit amet porta faucibus, nulla elit tempor lorem, at commodo ligula purus eget dui.