Heldibeak
Bloke-kate baten (blockchain) helbideak kriptoaktiboekin transakzioak egiteko erabiltzen diren kontuak dira. Bankuko kontu bati lotzen zaion IBAN bezalakoak dira. Banku-kontu bat beharrezkoa den bezala pertsona batek finantza-sistema tradizionalean diru-transferentziak bidali edo jaso ahal izateko, erabiltzaileak beti beharko du helbide bat kriptoaktiboak bidaltzeko edo jasotzeko.
Bloke-kate baten (blockchain) helbidea karaktere alfanumerikoen sekuentzia bakar bat da, eta transakzioak egiteko erabiltzen da.
Helbide baten ezaugarri tekniko batzuk hauek dira:
Luzera: helbide baten luzera aldatu egiten da bloke-katearen (blockchain) arabera, baina 26 eta 35 karaktere alfanumeriko artean izan ohi ditu. Adibidez, Bitcoinen, helbideek itxura hau izaten dute normalean: 1A1zP1eP5QGefi2DMPTfTL5SLmv7DivfNa; Ethereumen, berriz, Ox-ekin hasten dira: 0x742d35Cc6634C0532925a3b844Bc454e4438f44e.
Irudikapena: helbideak QR kode baten edo barra-kode baten bidez adieraz daitezke, eskaneatzea errazteko.
Bateragarritasuna: helbideak bateragarriak izan daitezke bloke-kate (blockchain) batekin edo batzuekin.
Eta zer gertatzen da transakzioak existitzen ez den helbide batekin egiten direnean? Existitzen ez den edo baliozkoa ez den helbide batekin transakzioak egiten direnean, kopuru edo zenbateko horiek galdu egiten dira, eta ezin dira berreskuratu. Zenbatekoa helbide horretara iritsiko da, baliozkoa bada, baina gakoak ez dituenez, ezin izango da eskuratu.
Hori gertatzen da bloke-kate bateko (blockchain) transakzioak atzeraezinak direlako; horrela, behin helbide espezifiko baterako transakzioa eginda, ezin da ezeztatu. Beraz, garrantzitsua da transakzioak helbide egokiarekin egiten ari direla ziurtatzea, transakzio bat baieztatu aurretik.