Saltar al contenido principal

Hazi-esaldiak

Hazi-esaldiak 12 edo 24 hitzeko multzoa dira, eta, ordena jakin batean idatzita, gako-bikoteak eta helbideak sortzeko erabiltzen dira; gainera, diru-zorroak berreskuratzeko balio dute.

Modu horretan, edozein arrazoia medio, diru-zorro baten (wallet) gaineko kontrola galduz gero, hitz horiek jatorrian ezarritako ordenan erabiliz berreskuratu ahal izango litzateke.

Diru-zorro bat (wallet) konfiguratzen denean, ausazko hazi-esaldi bat sortzen da, eta esaldi horretatik gako pribatuen eta publikoen bikoteak ez ezik, helbideak ere sortzen dira. Gako pribatuak galduz gero, diru-zorro baterako (wallet) sarbidea berreskuratzeko modu bakarra da. 

Hazi-esaldi bat erabiliz diru-zorro bat berreskuratzeko, esaldia dagokin softwarean edo gailuan sartu behar da eta zifratze-algoritmoa erabili gako pribatuak sortzeko. Horrela, diru-zorroa eta helbideari lotutako kriptoaktiboak eskura daitezke.

Aipatu behar da hazi-esaldiak ez direla soilik diru-zorro baterako sarbidea berreskuratzeko erabiltzen, baizik eta horien segurtasun-kopiak sortzeko ere balio dutela. 

Beraz, erabiltzaile batek bere diru-zorroa (wallet) sortzeko erabilitako hazi-esaldia gogoratzen ez badu, ezingo ditu bere helbidearen gakoak berreskuratu, horiek galduz gero.