Lege-oharra

Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak web-orri honen hedapena erabat edo hein batean kentzeko edo bertan behera uzteko eskubidea gordetzen dute, bai eta bere egitura eta edukia aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea ere. Gainera, web-orri honetara sarbidea mugatu edo ukatu ahal izango dute. Espainiako Bankuaren eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren helburua jasotako edukiaren kalitatea mantendu eta gaurkotzea da, eta, ahal dela, arazo teknikoek eragindako akatsak saihestea. Hala ere, ezin dute bermatu zerbitzu honek uneoro informazio zuzena eta eguneratua izango duenik, ezta akats teknikoek eten edo ukituko ez dutenik ere.

[1] Web-orri honen bitartez, edozein formatutan, Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eskainitako informazio osoaren helburua da jasotako gaiei buruz herritarrei orientazioa ematea eta dituzten zalantzak argitzen laguntzea. Hau da, informazio horren helburu bakarra informazioa ematea edo orientatzea da; beraz, ez da loteslea administrazio prozedurak ebazteko, eta ez du inbertsioak egiteko edo gordailuak eta finantza-zerbitzuak kontratatzeko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik egiten.

Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, dela esteken bidez, dela beste edozein interkonexio-bitartekoren bidez, beraienak ez diren web-orrien edukirako sarbidea baino ez dute ematen, lehen azaldutako helburu orientatzaile horrekin; ezin da inola ere pentsatu web-orri horiek babesten, berresten edo baliozkotzen dituztenik. Ondorioz, Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ez dute erantzukizunik izango: bitarteko honen bidez zabaldutako informazioan oinarrituta hartutako erabakiek eragindako kalte-galerengatik; ez eta bertan egon daitekeen zehaztasun eza, omisio edo akatsengatik ere; ez eta webgune hau edo kanpoko beste bat erabiltzeagatik sor daitezkeen arazoengatik; ez eta webgune honetan sartzeagatik edo bertan zabaldutako programak edo fitxategiak deskargatzeagatik erabiltzailearen softwarean edo hardwarean izan daitezkeen kalte-galerengatik. Horrez gain, ez dute bermatzen webgune honetan eskuragarri dagoen edozein informazio paperean argitaratutako dokumentuen kopia zehatza ez izatea, ez eta beste webgune batzuetarako estekek eta erreferentziek jasotakoen kopiak izatea ere; hori gertatuz gero, ez dute erantzukizunik izango.

[2] Web-orri honetako edukien jabetza intelektualari dagokionez, hau da, webgunea osatzen duten eta bere bidez zabaltzen diren testuak, logoak, argazkiak eta elementu grafikoak, bai eta horiek aurkezteko modua ere, Espainiako Bankuaren eta Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren titulartasun esklusiboa dira; horien ustiapen-eskubide guztiak dituzte, zuzenean edo hirugarrenekin egindako akordioen bidez. Oro har, Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ez dute erabilera-lizentzia edo baimenik ematen beren jabetza industrial edo intelektualeko eskubideen gainean edo beren webgunearekin lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren gainean, hirugarrenekin idatzizko akordiorik ezean. Halaber, web‑orrian argitaratzen den informazioa erabiltzeko baldintzak edonoiz aldatu edo mugatzeko eskubidea gordetzen dute. Baldintza horiek hurrengoak dira:

  • Webgune honetako erabiltzaileek baimena izango dute webgunetik zuzenean lortutako informazioaren erabilera pribatua egiteko, bai eta kopiak memoria lokalean (RAM) edo aldi baterako beste biltegiragailu batzuetan gordetzeko ere. Informazioa erabilera pribatuko kontsulta hutsak ez diren beste erabilera batzuetarako erabiliz gero, erabiltzeko baimena bakarrik emango da hurrengo baldintzak errespetatu eta betetzen badira:
    • Webgune honetan zabaldutako informazioa zintzoki, edukiak manipulatu edo aldatu gabe, banatu edo erreproduzitu behar da, eta iturri gisa Espainiako Bankuaren Finantza Hezkuntzako Plana eta Balore Merkatuko Batzorde Nazionala aipatu behar dira beti.
    • Informazioa doan saldu edo lagako diren dokumentuetan edo bestelako baliabideetan sartzen bada, edozein euskarritan argitaratzen edo zabaltzen duen pertsona fisiko edo juridikoak erosleei eta/edo lagapen-hartzaileei jakinarazi behar die, informazioa webgune honetan kargurik gabe eskuratu daitekeela, bai edozein harpidetza edo prezio ordaindu aurretik, bai webgune honetatik hartutako informazioa haien eskura jartzen duten bakoitzean.
    • Webgune honetatik lortutako informazioa erabil daiteke erabiltzaileak zabalduko dituen kalkuluak egiteko (adibidez, aldian behin datu estatistikoak doitzea, bilakaera-tasen kalkuluak), betiere kalkulu horiek zabaltzean zalantzarik gabe adierazten bada iturri gisa Espainiako Bankuaren Finantza Hezkuntzako Plana eta Balore Merkatuko Batzorde Nazionala erabili direla.
    • Beste webgune batetik webgune honetarako edo bere barruko edozein orrietarako estekak daudenean, dagozkien orrialdeak leiho independente batean agertu eta pantailako elementu bakarra izan beharko dira (adibidez, ez dira beste webgune baten markoan agertu behar).
  • Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute webgune hau eta bere zerbitzuak azaldutako baldintzak errespetatuz erabiltzeko, eta Espainiako Bankuaren Finantza Hezkuntzako Planak eta Balore Merkatuko Batzorde Nazionalak horiek ez betetzearen ondorioz izan daitezkeen askotariko erantzukizunak eskatzeko legezkoak diren ekintza guztiak egiteko eskubidea gordetzen dute.

Erabiltzailea webgune honetan sartu edo erabiliz gero, baimena ematen du, eta, beraz, arestian azaldutako baldintzei atxikitzen zaie. Webgunean sartu eta bertako edukiak erabiliz gero, erabiltzaileak arestian aipatutako baldintza guztiak onartu eta beraiekin ados dago.

¡No te pierdas nada!

Mantente al día de todas las novedades de Finanzas para Todos suscribiéndote a nuestra newsletter. Todas las novedades sobre finanzas, en tu correo.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam dapibus aliquam ipsum, quis posuere ligula eleifend vel. Morbi rhoncus, dolor vitae blandit volutpat, tortor neque tincidunt eros, id hendrerit orci sem vel nisl. Nunc lacinia neque non erat volutpat condimentum. Vestibulum in egestas turpis. Donec consequat odio quis fermentum convallis. Vivamus dui lorem, posuere vel leo in, tempor tempus tortor. Fusce rutrum dapibus gravida. Phasellus tempus, velit sit amet porta faucibus, nulla elit tempor lorem, at commodo ligula purus eget dui.