Kriptoaktiboekin jarduteko oinarrizko neurriak
Kriptoaktiboekin jarduterakoan, oinarrizko neurri batzuk hartu behar dira arriskuak murrizte aldera:
Produktu-mota horiek nola funtzionatzen duten jakiteko denbora eskaintzea, eta, horretarako informazio-iturri fidagarriak kontsultatzea; hala nola, Guztiontzako Finantzak, Espainiako Bankuaren Banku Bezeroaren Ataria edo CNMVren web orria.
Internetek gehiegi egiaztatu gabeko informazio-kopuru handia eskaintzen du; beraz, komeni da arretaz jokatzea informazioa eskuratzeko modua hautatzerakoan.
Produktu-mota horien berezko arriskuez jabetzea.
Sistema eragile segurua eta eguneratua erabiltzea funtsezkoa da zibererasoen biktima izateko arriskua murrizteko.
Autentifikazio-faktore bikoitza edo 2FA erabiltzea nahiz iruzurrezko esteketara ez garela sartzen ari egiaztatzea.
Irabaziak azkar haztea agintzen duten plataforma edo proiektuetatik urrun egotea. Irabazien igoera azkarrak arrisku-maila baliokidea du.