Saltar al contenido principal

Kriptoaktiboak

Kriptoaktiboak

Kriptoaktiboak teknologia berritzaile batean (bloke-katea edo blockchain) oinarritutako finantza-aktiboak dira, eta azkenaldian garrantzia hartu dute arrisku handiko inbertsio-aktibo gisa. Behar bezalako ezagutzarik ez duten pertsonek era horretako tresnak eskuratzen badituzte, inbertitzeko erabaki desegokiak har ditzakete edota inbertsio osoa edo zati bat gal dezakete.

Finantza Hezkuntzako Planak ikastaro hau prestatu du, eta 6 ikasketa-bloke izango ditu. Kriptoaktiboen inguruko oinarrizko nozioak jasotzen ditu, eta edonork egin ahal izango du, aldez aurreko ezagutza-maila edozein dela ere. 

Ikastaroaren helburua da kriptoaktiboak erabiltzean edo horietan inbertitzean ditugun onurak nahiz arriskuak ahalik eta modu argi eta errazenean ezagutzera ematea.   

Ikastaro honetako bigarren blokean, egun dauden kriptoaktibo-mota nagusiak eta haien ezaugarri eta erabilera nagusiak ez ezik, Espainian nahiz Europar Batasunean kriptoaktiboei dagokienean indarrean dagoen araudiaren alderdi garrantzitsuenak ere aztertuko dira.