Saltar al contenido principal
Hasiera Cursos y webinars Kriptoaktiboak / Blockchain Baliozkotzea bloke-katean (blockchain)

Baliozkotzea bloke-katean (blockchain)

Baliozkotzea bloke-katean (blockchain)

Bloke-kate (blockchain) bateko transakzioak adostasun-protokolo baten bidez baliozkotzen dira; hau da, sare bateko parte-hartzaileek mekanismo hori jarraitu behar dute (‘meatzariak’ edo ‘nodo baliozkotzaileak’ deitzen direnak, erabilitako protokoloaren arabera), zer transakzio baliozkoak diren eta, beraz, bloke-katean (blockchain) zer transakzio txertatzen diren eta zeintzuk ez zehazteko.

Bloke-kateko (blockchain) baliozkotzearen inguruko oinarrizko kontzeptuak 

Adostasun-protokoloa bloke-katearen (blockchain) segurtasuna bermatzen duen zutabea da, eta kate horrek datu okerrik edo bikoizturik ez duela baieztatzen du. Modu horretan, adibidez, pertsona batek kriptoaktibo bat bi aldiz transferitzea saihesten du. 

Adostasun-protokoloak sareko kriptoaktiboekin saritu egiten ditu transakzioak baliozkotzeaz eta bloke-katean jasotako informazioaren osotasuna ziurtatzeaz arduratzen diren “nodo baliozkotzaileak edo meatzariak”. Modu horretan, sarean jasotako  transakzioak baliozkotzeko jarduera saritzen da, kriptoaktibo natibo berriak sortuz. Esate baterako, Bitcoinen sarea baliozkotzean, bitcoinak igortzen dira, eta Ethereumen sarea baliozkotzerakoan Etherrak jaulkitzen dira. Praktikan, nodo horiek ordenagailuak edo zerbitzariak dira (gaitasun konputazional handiagoa edo txikiagoa dutenak), eta software bat erabiltzen dute eragiketak baliozkotzeko.  

Beraz, adostasun-protokoloak sareari proposatutako eragiketak edo transakzioak baliozkotzeko mekanismoak dira; eragiketa edo transakzio horiek bloke batean sartzen dira, eta bloke hori bloke-katearen (blockchain) erregistroan sartuta geratzen da behin betiko.