Nortzuk gara
Finantza Hezkuntzako Plana
FINANTZA HEZKUNTZAKO PLANA
Gure helburua: herritarren finantza-kultura hobetzea
Finantza Hezkuntzako Plana Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV), Espainiako Bankuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren ekimena da. Bere helburua herritarren finantza-kultura hobetzea da. Horretarako, beharrezko oinarrizko ezagutzak eta tresnak emango zaizkie, finantzak arduraz eta informazioan oinarrituta erabili ditzaten.

Proiektuaren sorrera
Plana 2008an sortu zen, Europako Batzordearen aholkuei jarraituz eta ELGAren Finantza Hezkuntzako Nazioarteko Sareak zehaztutako Finantza Hezkuntzako estrategia nazionalei buruzko Goi-Mailako Printzipioak kontuan hartuta.
Zergatik?
Planak sustatu nahi du Espainian bizi diren herritarren finantza-kultura.
Guztiontzat
Biztanle-segmentu guztientzat da.
Neutrala
Proiektuak informazio eta prestakuntza erabilgarria eta neutrala eskaintzen du, interes komertzialik gabea.
Zuretzat
Parte hartu prestakuntza-jardunaldi, tailer, irrati, telebista, hitzaldi, mintegi eta abarretan.
Marka propioa
Finantza Hezkuntzako Planaren marka eta erreferentziako webgunea da.
Erreferentzia gara
Finantzak Guztiontzat proiektuak erreferentziako webgune bat dauka: www.finanzasparatodos.es.
ZER SUSTATZEN DU?
Askotariko ekimenak herritarren finantza-heziketa hobetzeko.
- Finantza Hezkuntzaren Eguna: urriko lehen astelehena
- Finantza Hezkuntzako Programa eta Lehiaketa ikastetxeetan
- Finantza Hezkuntzako Planeko Kolaboratzaileen sarea
- Jardunbide egokien kodea finantza-hezkuntzan
- Konpetentzien inkesta Finantza-gaitasunei buruzko inkesta (ECF) maila nazionalean, 18 eta 79 urte bitarteko herritar espainiarren finantza-kontzeptuen ezagutza eta ulermena neurtzen dituena
NORK KOLABORATZEN DU?
Irabazi-asmorik gabeko erakundeen arteko lankidetza.
Finantza Hezkuntzako Plana gure herrialdean bokazio jeneralista duen finantza hezkuntzako lehen proiektua da. Estatuko Administrazio Orokorreko beste erakunde batzuek proiektuarekin bat egin dute, besteak beste, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak eta Kontsumo Ministerioak.
Bere esparru eta ezaugarriengatik, Finantza Hezkuntzako Plan hau Gobernuaren finantza hezkuntzari buruzko estrategia globalaren barruan kokatzen da. Ondorioz, beharrezkoa da, besteak beste, agente eta administrazio publiko guztien eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen arteko lankidetza bizia. Halaber, zeregin horretan lagundu dezakeen edozein erakundek edo gizarte-eragilek parte hartzeko aukera izango du beti.
Deskarga daitezkeen dokumentuak
Kontsultatu Finantza Hezkuntzako Planaren dokumentu guztiak:
- Español
- Inglés
- Catalán
- Euskera
- Gallego
- Valenciano
- Plan de Educación Financiera 2018-2021
- Plan de Educación Financiera 2013-2017
- Plan de Educación Financiera 2008-2012