Ethereum saura
Ethereum, gaur egun, bigarren blockchain sare handiena da duen erabiltzaile-kopuruarengatik, eta sare horren ezaugarri nagusia da aplikazio deszentralizatuak sortzeko eta exekutatzeko aukera eskaintzen duela. Sarearen arkitektura malgu eta programagarriari esker, garatzaileek kontratu adimendunak erabil ditzakete sarean akordioak eta transakzioak automatizatzeko, eta, egun, parte-hartzea probatzeko adostasun-algoritmoa erabiltzen du (Proof of Stake edo PoS) transakzioak baliozkotzeko.
Ethereum aplikazio deszentralizatuak sortzeko eta exekutatzeko aukera ematen duen lehen blockchain-a da.
Ethereumek hainbat ezaugarri berezi ekarri zituen eta, ezagun egin direnez, orain beste blockchain batzuek erabiltzen dituzte: smart contract-ak eta token-en estandarrak.
Ethereum Foundation arduratzen da horren garapenaz, eta horren definizioaren arabera: “Ethereum aplikazioak eta erakundeak eraikitzeko, aktiboak biltegiratzeko, transakzioak egiteko eta agintaritza zentral baten esku-hartzerik gabe komunikatzeko teknologia bat da”.
Ethereumen token natiboa Ether (ETH) da, eta Bitcoin bezala, deszentralizatua eta 18 posizio hamartarretan zatigarria da. Beraz, erabiltzaileek ez dute zertan Ether oso bat erosi beharrik, zatikiak eros ditzakete eta.
Ethereumeko transakzioak nodo baliozkotzaileek onartzen dituzte, Parte hartzeko Probaren mekanismoaren bidez (Proof of Stake edo PoS).
Ethereum-em historia
Ethereumen garapena Vitalik Buterin errusiar garatzailearen lanari esker hasi zen 2013an. Orduan, Kanadan bizi zen.
2014an, Buterinek Ethereum-en whitepaper argitaratu zuen, Bitcoinen sarean detektatutako muga batzuk konpontzeko asmoarekin, bereziki, erabilera-kasurik ez izatea, Bitcoina helbideen arteko transakzioetarako bakarrik erabil baitzitekeen; hots, balioa mugitzeko (Bitcoin unitateetan adierazita).
Hasierako proiektuari Gavin Wood gehitu zitzaion, eta kontzeptu teknologikoak ekarri zituen; hala nola, Ethereum Virtual Machine (EVM), sarearen ezaugarri nagusia. Gutxieneko makina birtual horrek aukera ematen du smart contract-ak exekutatzeko; alegia, makina birtuala altxatzen da, smart contract-a exekutatzen da sarrerako parametroekin, blockchain-aren erregistroa eguneratzen da, eta makina birtuala ixten da.
Crowdfunding kanpaina baten ondoren (Initial Coins Offering edo ICO bezala ezagutzen direnen artean lehena) —ETHk eskaini zuen eta 18 milioi dolar bildu ziren—, 2015ean Ethereumen blockchain-aren lehen bertsio erabat operatiboa atera zen, Frontier izenekoa.
Hasiera batean, Ethereum blockchain bat zen, Lan Probaren (Proof of Work edo PoW) adostasun-mekanismoa zuena eta meatzaritzan oinarritua. Hori, ordea, 2022ko irailean aldatu zen, Baliozkotze Probaren mekanismo bat (Proof of Stake edo PoS) izatera igaro baitzen, baliozkotzeko nodoetan oinarritua, The Merge (Fusioa) bezala ezagututako gertaera baten ondoren.
ETH, el token de Ethereum
Azaldutako moduan, sarearen token natiboa Ether (ETH) da. Sarearentzat ezinbesteko elementua da, token hori izatea beharrezkoa baita Ethereumen edozein eragiketa egin ahal izateko. Nodo baliozkotzaileek beren saria jasotzen dute token horretan; hortaz, sarearen funtzionamendu eta segurtatzerako beharrezkoa da.
Ethereumen egiten den transakzio bakoitzak (transakzio bat egiten denean, smart contract bat exekutatzen denean, etab.) ETHn tarifa edo komisio bat ordaintzea eskatzen du (gas-tarifak deiturikoak edo gas fees ingelesez), sarea erabiltzearen truke. Tarifa horiek eragiketaren konplexutasunaren araberakoak dira, eta pizgarri moduan balio dute nodo baliozkotzaileek ondoren sarera gehituko diren blokeak prozesatu eta egiaztatu ditzaten.
Baliozkotzaileak Bitcoinen meatzariak bezalakoak dira: transakzio berriak erregistratzeaz eta katera blokeak gehitzeaz arduratzen dira. Transakzio guztiak zuzenak direla eta gastu bikoitzik eta transakzio maltzurrik ez dagoela egiaztatu eta frogatu behar dute.
Lan hori egiten duten baliozkotzaileek ETH jaulki berrien kopuru txiki batzuk jasotzen dituzte sari gisa eta gas-tarifen (gas fees) zati bat ere bai. Gas-tarifak gwei-tan kalkulatzen dira; hots, Ethereumen gutxieneko unitatean: 1 gwei = 0,000001 ETH.
Ethereumen barruko transakzio bakoitzak gas-balioa hitzartuta du, eta ez da ETHren prezioaren hegakortasunarengatik aldatzen. Hala ere, sarean jarduera zenbat eta handiagoa izan, gasarengatik orduan eta gehiago ordaintzen da. Izan ere, sarea ase egiten da eta transakzioak metatu egiten dira; beraz, erabiltzaile batzuek transakzioei erantsitako komisioa handitzen dute, baliozkotzaileek lehenetsi ditzaten.
Ondorioz, Ethereumen jarduera handia denean, gas-tarifak altuagoak izaten dira, baliozkotzaileek komisio handiagoa eskaintzen duten transakzioak sar baititzakete, gainerakoak itxaroten utzita. Beraz, hori eragozpen bat da sare hori oro har erabiltzeko.
Ethereum sarearen ezaugarrietako bat da token berriak sortzea ahalbidetzen duela (Ether-etik haratago, sarearen token natiboa). ERC-20 estandarraren arabera sortutakoak erabiltzen dira gehien; hau da, Ethereum komunitatean sortutako estandarra, sarean token-ak garatzeko, edo NFT delakoak, ERC-721 estandarrean oinarrituak. Token horiek, berez, smart contract bat dira, aldez aurretik ezarritako egitura bat dutenak, eta horren bitartez errazago egiten dute proiektu berriak sortu nahi dituzten garatzaileek beren programazio-lana, eta sare osoaren elkarreragingarritasuna bermatzen du.
Modu horretan, Ethereumen barruan beste token asko aurki ditzakegu; esate baterako, kriptodiru egonkorrak (stablecoin-ak) edo token ez suntsikorrak (Non-Fungible Tokens edo NFT).
Zein da Ethereumen eta Bitcoinen arteko aldea?
Nahiz eta Ethereum Bitcoinen teknologia berean oinarritu (informazioa bloke-kate moduan erregistratzen den sare deszentralizatua), alde nabarmenak ditu.
- Jatorriak:
Bitcoinek garapen pribatua eta independentea izan zuen. Softwarea hirugarrenen funtsetara jo gabe sortu zen.
Ethereumek, ordea, Kriptodiruen Hasierako Eskaintzara (Initial Coin Offering edo ICO) jo zuen, “token-en hasierako eskaintza” ere deitua. “ICO” batean, konpainia edo pertsona batek kriptoaktiboak edo token-ak jaulki, eta salgai jartzen ditu, legezko diruaren (euroa) edo beste kriptoaktibo edo token batzuen truke.
- Programatzeko gaitasuna eta aplikazio deszentralizatuak:
Bi blockchain horiek pareen artean kriptoaktiboak modu deszentralizatuan transmititzeko diseinatuta daude. Baina Ethereum programagarria denez, aplikazioak eraikitzeko eta mantentzeko eta bere azpiegituraren gainean beste token batzuk sortzeko aukera ere ematen du.
Ezaugarri hori medio Ethereum Bitcoin baino moldakorragoa da, azken horrek transferentzien sarea bakarrik eskaintzen du eta.
- Sareak zenrtralizatzea:
Zentralizazio-mailan ere aldeak dituzte. Bitcoinen ez dago figura zentralizaturik, eta edozein erabaki meatzaritzako nodoek onartu behar dute; Ethereumen kasuan, berriz, deszentralizatua izan arren, Ethereum Fundazioak zenbait erabaki zentraliza ditzake funtzionalitate berriak eguneratzearen, estandarizatzearen eta ezartzearen arloan - Jaulkipena:
Bitcoinen eta Ethereumen arteko beste alde bat da bertako token bat jaulkitzea. Bitcoinek guztira 21 milioi bitcoin jaulki ditzake, eta ezingo du inoiz kopuru hori gainditu. Gainera, meatzarientzako sari gisa jaulkipena gutxituz doa denborarekin 0ra iritsi arte. Ethereumek, aldiz, inflazio-jaulkipena du, token-en jaulkipena ez baita mugatua, mugagabea baizik.
Adostasun-protokoloa:Adostasun-protokoloa Bitcoinen eta Ethereumen arteko beste desberdintasun handietako bat da.
Bitcoinek Lan Probaren protokoloa (Proof of Work edo PoW) erabiltzen du. Gaur egun, meatzaritza-mota horrek ahalmen konputazional handia eskatzen duenez, hardware berezi bat erabiltzen da. Bitcoinen, meatzaritzaren beste ezaugarri garrantzitsu bat da ia 10 minuturo bloke berri bat sortzen duela, eta erronka kriptografikoen zailtasuna 2016 bloke bakoitzeko doitzen da (14 bat egun). Gainera, 210.000 bloke bakoitzeko (4 urte gutxi gorabehera), halving bat geratzen da (bloke-sariaren erdira banatzea).
Ethereumen, denbora laburragoa da. Gaur egun, 12 segundo ingurutik behin bloke berri bat sortzen da.
2022ko irailean The Merge iritsi zenetik, Ethereumek Parte hartzeko Probaren protokoloa (Proof of Stake edo PoS) erabiltzen du.
- Escalagarritasuna:
Beste alde bat eskalagarritasuna da. Ethereumek segundoko 16 eta 20 transakzio artean prozesatzeko ahalmena duen bitartean, Bitcoinek soilik 4 eta 5 artean prozesatzen ditu. Hala ere, Ethereumek Bitcoin baino metaketa gehiago izan ohi du; beraz, transakzioak motelagoak edo garestiagoak dira.
Etereumen Makina Birtuala eta smart contract-ak exekutatzeko gaitasuna:
Azkenik, Bitcoinekin duen alde nagusietako bat da Ethereumek gaitasuna duela smart contract-ak Ethereumen Makina Birtualaren bidez kudeatzeko (Ethereum Virtual Machine edo EVM). Software horrek beste abstrakzio-geruza bat sortzen du; hots, smart contract-en kodeak jarraibide zehatzetara itzultzeko funtsezko pieza. Hortaz, smart contract bakoitzean kodetutako jarraibideak interpretatzeko gai den elementua da.
Ethereumen erabilera-kasuak
Ethereumek pareen arteko sarea sortzen du (Peer to Peer sareak edo P2P), eta bi erabiltzaileen artean kriptoaktiboak trukatzeko aukera ematen du sare horrek.
Halaber, sarearen barruan hainbat aplikazio erabiltzeko aukera ematen du, datu sentikorrak (nortasuna, datu pertsonalak, etab.) partekatu beharrik izan gabe, konektatzeko Ethereumeko helbide bat bakarrik behar baita.
Ethereumen erabilera-kasu nagusietako bat beste kriptoaktibo batzuen jaulkipena da, jaulkipeneko smart contract bat eginez. Hori blockchain-ean txertatu eta bertan erregistratzen da, eta token berri horren gainean funtzio desberdinak exekutatzeko aukera ematen du; esate baterako, helbideen arteko transferentziak. Jaulkipeneko smart contract horiek estandar batzuen arabera egiten dira; hala nola, ERC-20 token suntsikorretarako edo ERC-721 NFTetarako.
Ethereum sarearen erabilera ohikoenen artean daude finantza deszentralizatuei buruzkoak (decentralized finance edo DeFi). Aplikazio deszentralizatu horiek finantza-zerbitzu batzuk erabiltzeko aukera ematen die erabiltzaileei; hala nola, kriptoaktiboen edo maileguen trukeak (swap-ak).