Saltar al contenido principal

Gako publikoak eta pribatuak

Gako publikoak eta pribatuak bloke-kate batean (blockchain) kontu bateko informazioa, kriptografia bidez, babesteko erabiltzen diren bi giltza ezberdin dira. 

Gako publikoa web orrialde bateko erabiltzailearen-izena bezalakoa da. 

Gako pribatua pasahitz baten antzekoa da, informazio pribatua da, eta dagokion pertsonak bakarrik ezagutu behar du. Gako publikoaren helbidean aurkitzen den informazioa irekitzeko edo horretara sartzeko edota nahi diren transakzioak egiteko erabiltzen da.

Bloke-baten teknologia kriptografia asimetrikoan oinarritzen da; hau da, informazioa zifratzeko eta deszifratzeko (publikoa eta pribatua) bi gako desberdin erabiltzen dituen kriptografia-mota bat da. Modu horretan, edonork zifratu dezake mezu bat hartzailearen gako publikoa erabiliz, baina dagokion gako pribatua duenak bakarrik (normalean, hartzaileak) deszifratu ahal izango du.

Diru-zorro batek (wallet) gako publikoak eta pribatuak kudeatzen laguntzen digu, eta software bat izan daiteke (normalean, luzapen bat gure nabigatzailean). Behin gure ordenagailuan instalatuta, algoritmo baten bidez, helbide bati dagozkion gako publiko eta pribatu bikoteak sortuko dira. Kriptografiak bermatzen digu gako pribatu bakoitzari gako publiko bakarra dagokiola eta, gako publiko horretatik abiatuta, ezinezkoa dela gako pribatua ezagutzea.