Saltar al contenido principal

Moneta egonkorrak (stablecoin-ak)

​​​"Moneta egonkorra" (stablecoin-ak) kriptoaktibo mota bat da, eta balio egonkorrari eusten ahalegintzen da, dolarra edo euroa bezalako beste balio edo aktibo bati erreferentzia eginez. 

Pese a denominarse “monedas estables”, en algunos casos no muestran una estabilidad permanente en su precio, aunque en otras la volatilidad respecto al activo referenciado es mínima. En todo caso, tampoco se podrían considerar como dinero de curso legal porque no son aceptadas como medio de pago. No obstante, el nuevo marco regulatorio europeo permite la emisión de monedas estables con la consideración de dinero electrónico, que sí tendrían esta aceptación. 

Nahiz eta “moneta egonkorrak” deitu, kasu batzuetan ez dute egonkortasun iraunkorra izaten prezioaren aldetik, beste batzuetan aipatutako aktiboarekiko hegazkortasuna oso txikia bada ere. Nolanahi ere, ezin dira legezko erabilerako dirutzat hartu, ordaintzeko bide gisa ez onartzeagatik. Dena den, Europako arau-esparru berriak txanpon egonkorrak jaulkitzeko aukera ematen du, diru elektronikotzat hartuta, eta horiek onartuak izango lirateke. 

“Moneta egonkor” bat kritoaktibo mota bat da, legezko erabilerako moneta bati “ainguratutako” balioa duena; adibidez, euroa edo dolarra edo urrea, petrolioa edo bestelako kriptoaktibo batzuk bezalako beste aktibo mota bat. Alegia, beste aktibo baten balioari egiten zaio erreferentzia (finantzarioa izan ala ez), eta aktibo horrekiko balioa egonkor mantentzen ahalegintzen da, mekanismo ezberdinen bidez. 

“Moneta egonkorren” funtzio bat da pertsonei aukera ematea kriptoaktiboak erosteko eta saltzeko, haien kriptoaktiboak legezko moneta bidez trukatzeko eragiketa gehigarririk egin behar izan gabe (hots, kripto ekosistema baten barruan ordainbide bezala jarduten dute).


Moneta egonkor motak (stablecoin-ak)

  • Herrialde bateko moneta ofizial bati erreferentzia eginda: 
    Kasu honetan, moneta egonkorraren jaulkitzaileak monetaren prezioaren egonkortasuna bermatzen du, monetaren balioa ainguratzen dion erreserbako aktiboa erosiz/salduz. Europako araudiaren (MiCA Erregelamendua) arabera, “stablecoin” horren titularrak eskubidea du aipatutako aktiboaren balioa uneoro jasotzeko (hau da, moneta “egonkorrak” euroari erreferentzia eginez balioa mantendu nahi badu, moneta “egonkor” horren titularrak “stablecoin-ak” balio duen euro-kopuruaren zenbateko nominala itzultzea lor dezake. MiCA Erregelamenduan era horretako kriptoaktiboei “diru elektronikoko fitxak” esaten zaie, eta soilik jaulki ditzakete kreditu-erakundeek edo behar bezala baimendutako eta ikuskatutako diru elektronikoko entitateek.

  • Aktiboei erreferentziatuak: 
    aurrekoez bestelako “moneta egonkorra” da, beste aktibo edo eskubide bati edo bien arteko konbinazioari erreferentzia egiten dion balio egonkor bati eutsi nahi diona, herrialde bateko moneta ofizial bat edo batzuk barne. MiCA Erregelamenduan, kriptoaktibo horiei ‘Aktiboei erreferentzia egiten dieten fitxak’ (EMT ingelesezko siglak) esaten zaie. Moneta egonkorraren prezioa egonkortzeko mekanismoak aurrekoaren antzera funtzionatzen du. Kreditu-erakundeek eta Espainiako Bankuak behar bezala baimendutako jaulkitzaileek jaulki ditzakete, Erregelamendu horretan ezarritakoari jarraiki. Hala ere, kontuan izan behar da beste txanpon egonkor batzuk ere badirela, Europar Batasunetik kanpo aurki daitezkeenak, eta eredu hori erabiltzen dutenak MiCA Erregelamenduan ezarritako eskakizunik gabe. Hortaz, badituzte zenbait arrisku. 

  • Algoritmikoak: 
    "moneta egonkor" honek balio egonkor bat mantendu nahi du moneta ofizial bati edo aktibo bati edo gehiagori dagokienean, algoritmo automatizatuen bidez. Algoritmo horiek kriptoaktibo horien eskaintza handitzea edo murriztea aurreikusten dute, eskariaren aldaketei erantzunez. Moneta horiek ez dute egonkor mantentzea lortzen, eta arrisku oso handia dute.