Saltar al contenido principal
Hasiera Cursos y webinars Kriptoaktiboak / Blockchain Kriptoaktiboak Beste kriptoaktibo batzuk: lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldiak

Beste kriptoaktibo batzuk: lehen, bigaren eta hirugarren belaunaldiak

Gaur egun, 13.000 kriptoaktibo baino gehiago daude (normalean, “Altcoins” deitzen dira), eta ezaugarri desberdinak dituzte, Bitcoinek eskaintzen dituenez haratago. “Altcoin” horiek, Bitcoinek bezala, legezko dirutzat hartzeko funtsezko hiru ezaugarriak betetzen ez badituzte ere, beste funtzionaltasun batzuk eskaintzen dituzte, eta teknologiaren eta negozioaren ikuspegitik interesgarriak izan daitezke.

2015ean beste Blockchain bat sortuko zen, Ethereum, Bicoinek eskaintzen ez zuen erabilgarritasun bat zuena: “kontratu adimendunak”. Bitcoin transakzioak erregistratzeko soilik pentsatuta ego narren, Ethereumek kontratu adimendunak biltegiratzeko eta gauzatzeko aukera eman zuen. Blockchain erabili ahal izateko Ethereumen token natiboa Ether da. Ondoren, beste Blockchain batzuk sortu ziren; hala nola, Algorand edo Solana, eta hobekuntza teknikoak ekarri zituzten pribatutasuna, eskalagarritasuna edo energia-eraginkortasuna bezalako arloetan. 

Kontratu adimendunak blockchani batean biltegiratutako programa informatikoak dira, eta automatikoki exekutatzen dira aldez aurretik ezarritako baldintzak betetzen direnean. Adibidez, erabili daitezke akordio baten betearazpena automatizatzeko, bitartekari baten parte-hartzerik gabe. 

​​