Finantza Deszentralizatuak (Decentralised Finance - DeFi)
DeFi Ekosistema
Zer dira Finantza Deszentralizatuak (DeFi)?
Finantza Deszentralizatuak (Decentralised Finance o DeFi) bloke-kate batean (blockchain) exekutatzen diren aplikazioak dira, eta ohiko finantza-zerbitzuak- eta -produktuak ematearen dinamika erreplikatu nahi dute, baina ingurune ireki, deszentralizatu eta automatizatu batean, ohiko finantza-bitartekaririk eta kontrako alderdi zentralizaturik behar izan gabe.
Finantza deszentralizatuak kontratu adimendunetan (smart contract-ak) oinarritzen dira, baimendu gabeko sareen gainean automatikoki exekutatzen diren akordioak ezartzeko. Horren bitartez, finantza-eragiketak egin daitezke; esate baterako, maileguak edo inbertsioak, bitarteko erakundeek parte hartu behar izan gabe.
Jatorria: Aplikazio Deszentralizatuak (Dapp-ak) Finantza Deszentralizatuak (DeFI) Ethereumen kontratu adimendunak (smart contract-ak) agertu zirenean sortu ziren, 2013. urtean.
Kontratu adimendu horiek (smart contract-ak) agertzearekin, Aplikazio Deszentralizatuak (Dapp-ak) sortu ahal izan ziren, protokolo bezala ere ezagutzen direnak. Horiek aplikazio tradizional baten antzera funtzionatzen dute (erabiltzaileek ez dute desberdintasunik nabaritzen erabiltzerakoan), baina barne-kudeaketa automatikoki burutzen da kontratu adimendunen bidez. Horrek aldaketa handia dakar, ez baita konfiantzazko agintaritza nagusi bat behar, aplikazioa kudeatzeaz arduratzeko.
Aplikazio Deszentralizatuen (Dapp-ak) ezaugarriak
- Aplikazio Deszentralizatu (Dapp) batek kode ireki bat izan behar du, eta modu autonomoan funtzionatu behar du.
- Informazio guztia baimendu gabeko bloke-kate (blockchain) publiko batean mantendu behar da.
- Aplikazio Deszentralizatuek (Dapp-ak) kriptoaktibo bat izan dezakete elkartuta, zerbitzuetara sartzeko eta/edo parte-hartzaileak saritzeko
4 blokean zehazten dira dApp-en eta aplikazio zentralizatu tradizionalen arteko desberdintasunak, eta dauden dApp motak sailkatzen dira.
Finantza Deszentralizatuak (DeFi) Finantza-mundu tradizionalean, pertsonak finantza-erakundeetara joaten dira dirua uzteko, mailegu bat eskatzeko, inbertsioak egiteko, aurrezki-kontu bat irekitzeko edota transferentzia bat egiteko, etab. Finantza-erakunde horiek segurtasun-neurri handiak ezartzen dituzte, eta iruzur-kasuak saihesteko eta bezeroek kontuetan duten dirua babesteko prozedura eta politika zorrotzak izaten dituzte. Hala ere, bezeroak finantza-erakundearen mende aurkitzen dira gordailu- eta inbertsio-jarduerak eta transferentziak egiteko.
Finantza Deszentralizatuen (DeFi) kasuan, ordea, finantza-jarduera horiek finantza-bitartekari baten bidez egin beharrean, zuzenean egiten dira kontrako alderdien artean.
Hemen funtsezkoena da P2P prozesu bat dela; izan ere, finantza-bitartekariak kontratu adimendunek (smar contract-ak) ordezkatzen dituzte, eta horiek modu autonomoan funtzionatzen dute, aldez aurretik ezarritako premisen arabera.
DeFiren ezaugarriak
- Bitartekotzarik eza: Finantza Deszentralizatuek (DeFi) kontratu adimendunak (smart contract-ak) erabiltzen dituzte bloke-katean (blockchain) aginduak automatikoki exekutatzeko; hortaz, ez da behar erakunderik finantza-bitartekari gisa aritzeko.
- Automatizazioa: kontratu adimendunak (smart contract-ak) erabiltzen dira transakzioak automatizatzeko, eta, beraz, sistema programagarriak sor daitezke.
Hala ere, kontuan izan behar da DeFi bere lehen etapetan aurkitzen dela oraindik eta jorratu beharreko arrisku eta erronka ugari daudela.
DeFien erabilerak
- Mailegu-plataforma: Erabiltzaile batek mailegu bat eska dezake, eta, horretarako, kriptoaktibo kopuru jakin bat blokeatzen du kontratu adimendun batean (smart contract), finantza deszentralizatuen (DeFi) protokolo batean. Kriptoaktibo horiek berme gisa (alboko bermea) funtzionatzen dute mailegua eskatzeko (beste kritptoaktibo batzuk izango dira), eta blokeatuta egongo dira mailegua itzuli arte.
- Exchanges Deszentralizatuak (DEX):
Likidezia-pool-en bidez funtzionatzen dute (Liquidity Pools), eta horien funtzioa da truke-plataforman (Exchange) behar adina kriptoaktibo daudela bermatzea, erabiltzaileek kriptoaktibo batzuk beste batzuekin trukatu ahal izateko, merkatuan transakzio bera egiteko interesa duen kontraparterik egon beharrik gabe. Antzekotasuna egon daitezke eragiketa horien eta finantza-merkatu tradizionalean market maker-ek (merkatu- sortzaileak) modu tradizionalean egindakoen artean. Azken horiek dira sistemari likidezia ematen dioten erakundeak, transakzioak denboran, forman eta alde bakoitzak nahi duen kopuruan egin daitezkeela bermatzeko. Plataforma deszentralizatuen (DEX) kasuan, sistemaren likidezia hori bermatzen duen erakunde bat egon ordez, likidezia-pool (liquidity pool-ak) horiek daude, eta nahi diren transakzioak egin ahal izateko kriptoaktibo kopuru jakin bat izaten dute.
Likidezia-pool (liquidity pool-ak) horien parte izateko kriptoaktiboak eskaintzen dituzten erabiltzaileek sari bat jasotzen dute.
- Moneta engorroak (Stablecoin-ak):
Finantza deszentralizatuetan baliagarria da balio egonkor bat duen kontu-unitate bat izatea, ez kriptoaktibo gehienak bezala, horien aldakortasuna oso handia da-eta. Bigarren blokean planteatu moduan, moneta egonkorrek (stablecoin-ak), hain zuzen ere, legezko erabilerako moneta baten parean mantendu nahi izaten dute balioa eta, horrela, diruaren hiru funtzioak bete: ordainbide gisa erabili ahal izatea, moneta moduan onartzen den lekuetan; balio-gordailu gisa erabiltzea; eta kontu-unitate gisa erabili ahal izatea.
Hasiera batean, moneta egonkorrak (stablecoin-ak) kriptoaktiboen artean posizioak aldatu ahal izateko aukera bezala sortu ziren, kriptoaktibo horiek legezko erabilerako monetaren ordez aldatu behar izan gabe, eta, ondoren, berriro kriptoaktiborik erosi behar izan gabe, horrek komisioen eta truke-denboren aldetik dituen inplikazioekin.
DeFiren arriskuak
- Deszentralizazio osatugabea: nahiz eta Finantza Deszentralizatuak (DeFi) erabat deszentralizatu moduan aurkezten diren, baliteke oraindik zenbait eremutan zentralizazioa egotea. Protokolo batzuek plataformaren funtzionamendua etetea ahalbidetzen duten funtzionaltasunak dituzte, hala behar izanez gero.
- Segurtasun-arriskuak: Finantza Deszentralizatuen (DeFi) proiektu batzuk segurtasun-arazo larriak izan dituzte, eta, beraz, arreta eta erantzukizun handiz jokatu behar da aplikazio horietakoren bat erabiltzen denean.
- Hirugarrenekiko mendekotasuna (“Orakuluak”): DeFi proiektu batzuen funtzionamenduak hirugarren batek baldintza edo daturen bat aurkeztea edo egiaztatzea eskatzen du (adibidez, interes-tasa jakin bat une jakin batean), Smart contract-a zentzu batean edo bestean gauzatu dadin. Hirugarren horiei orakulu esaten zaie, eta datu horien osotasuna edo fidagarritasuna arriskuan jartzen duten erasoak edo segurtasun-arazoak izan ditzakete.