Glosarioa
- Adostasun-mekanismoa
Metodo honen bidez, bloke-kate batean (blockchain) biltegiratutako datuak baliozkoak direla eta baimenik gabe aldatu ez direla ziurtatzen dute nodoek.
- Adostasun-protokoloa
Sare bateko parte-hartzaileek akordio batera iristeko jarraitu beharreko arauen multzoa da, zein transakzio baliozkoak diren eta zein ez zehazteko aukera ematen duena.
- Alboko katea (sidechain)
Sidechain irtenbideek (adibidez, Polygon) bigarren mailako sare bat sortzen dute, eta Ethereum sarearekin paraleloan exekutatzen da, eta kate-nagusitik kanpo transakzioak egiten ditu.
- Aldaezintasuna
Bloke-kate batek datuetan baimendu gabeko aldaketak saihesteko duen gaitasuna da.
- Altcoin-ak
Bitconen ordezko kriptoaktiboak.
- Aplikazio deszentralizatua (dApp)
Aplikazio-mota honen funtzionamendua ez dago zerbitzari zentral baten edo batzuen mende, baizik eta automatikoki eta modu deszentralizatuan funtzionatzen du kontratu adimendunen bidez (smart contract-ak).
- Banku Zentraletako Moneta Digitalak (Central Banks Digital Currencies edo CBDCak)
Banku zentral batek jaulkitako moneta digitalak dira. Diru fiduziarioaren antzekoak dira (dolarra edo euroa), baina ingurune digital batean erabiltzeko moduan diseinatuta daude, eta gailu elektronikoetan transferitu eta biltegiratu daitezke.
- Bitcoin
2009an sortutako lehen kriptoaktiboa; horren bitartez, lehen bloke-katea (blockchain) garatu zen.
- Bloke-kate hibridoa
Bloke-kate (blockchain) mota honek publikoen eta pribatuen ezaugarriak konbinatzen ditu. Sarean parte hartzea pribatua da (baimena behar du), baina datuak eta historiala publikoarentzat irekita daude.
- Bloke-kate pribatua
Bloke-kate (blockchain) mota honetan, erakunde nagusi bat dago, eta erabiltzaileei sarbidea emateaz gain, haiek gara ditzaketen baimenak eta funtzioak kontrolatzen ditu.
- Bloke-kate publikoa
Bloke-kate (blockchain) mota honetan baimenik gabe sar daiteke Internet bidez, eta datuak eta historiala publikoarentzat irekita daude.
- Bloke-katea (blockchain)
Erregistro banatuko teknologietan (TRD) oinarritutako erregistroa. Bertan, datuak kriptografia bidez kateatutako blokeetan biltegiratzen dira.
- Blokea
Kateari gehitzen zaion transakzio-multzoa.
- dApp
"Aplikazio deszentralizatuaren" laburdura da. Aplikazioak blockchain sarean funtzionatzen du, eta erabiltzaileei aukera ematen die zuzenean elkarren artean eragiteko, bitartekorik gabe, smart contract-ak eta kriptoaktiboak erabilita.
- Diru-zorro beroak (hot wallet-ak)
Internetera konektatuta dagoen diru-zorro mota bat da (softwarea), eta eguneroko eragiketak egiteko moldakorragoa da.
- Diru-zorro hotzak (cold wallet-ak)
Internetera etengabe konektatuta ez dagoen diru-zorro mota bat da (fisikoa), eta kriptoaktiboak biltegiratzeko segurtasun handiagoa eskaintzen du.
- Diru-zorroa (wallet)
Software edo gailu fisiko honek gako publiko bati (eta helbideei) lotutako gako pribatuak bloke-kate batean (Bitcoin edo Ethereum) gordetzen ditu, eta digitalki sinatzean transakzioak egiteko aukera ematen du.
- Dirua
Gizarteak kontu-unitate, balio-gordailu eta ordaintzeko bide gisa erabiltzen duen tresna-multzoa.
- Erregistro Banatuko Teknologia
Teknologia honek aukera ematen du eragiketa-erregistroak dituzten, nodo desberdinen artean partekatzen diren eta elkarren artean sinkronizatuta dauden informazio-biltegiek funtzionatzeko, adostasun-mekanismo bat erabiliz.
- Erresilientzia
Bloke-kate batek akatsen edo arazoen aurrean funtzionatzen jarraitzeko duen gaitasuna da.
- Eskalagarritasuna
Sistema batek hazteko eta erabileran edo eskarian areagotze batera egokitzeko duen gaitasuna.
- Ethereum Fundazioa
Irabazi asmorik gabeko erakunde honek laguntza eskaintzen die Ethereumi eta lotutako teknologiei. Halaber, laguntza eskaintzen die garatzaileei, finantza nahiz teknologia arloan.
- Ethereumen Gasa
Ethereumen eragiketa bat egiteko beharrezko ahalegin konputazionala neurtzen duen unitatea da gasa. Transakzio bakoitzak baliabide konputazional jakin batzuk behar dituenez, “gas” maila jakin bat aplikatzen da.
- Ethereumen Makina Birtuala (Ethereum Virtual Machine)
Ethereumen makina birtuala sareko smart contract-ak gauzatzeaz arduratzen den softwarea da.
- Finantza Deszentralizatuak (Decentralized Finance edo DeFi)
Blockchain baten gainean eraikitako finantza-funtzio ezberdinen ekosistema aipatzen duen terminoa da. Horren ezaugarri nagusia da behar bezala funtzionatzeko erakunde zentralik behar ez izatea.
- Gasaren prezioa
Prezioa Gas unitate bakoitzeko ordaintzen den ether kopurua da. Komisio horrek transakzioaren lehentasuna zehaztuko du. Gas-unitate bakoitzeko prezio handiagoa eskaintzen bada, eskupeko moduko bat bezala, baliozkotzea orduan eta azkarragoa izango da.
- Hash
Luzera finkoko kode alfanumeriko bakarra da, algoritmo kriptografiko baten bidez sortua. Datu-multzo bat (dokumentu bat, irudi bat…) identifikatzen du, eta bloke-kate bateko bloke ezberdinak lotzeko erabiltzen da.
- Hash funtzioa
Funtzio matematiko hau kriptografia asimetrikoan oinarritzen da, eta edozein datu (input), tamaina edozein izanik ere, luzera finkoko karaktere-multzo bihurtzen du (output edo hash-a); beraz, ezinezkoa da inputetik ezer inferitzea outputetik abiatuta. Adibidez, Kixoteren hash-a kalkula daiteke hash jakin bat lortuta, eta liburuko letra bakar bat aldatu eta hash funtzioa berriro kalkulatzen bada, emaitza zeharo desberdina izango litzateke.
- Helbidea
Gako publiko bati lotutako helbide bat da, transakzioak jasotzeko eta bidaltzeko erabiltzen dena.
- Kontratu adimentsuak (Smart Contract-ak)
Bloke-kate batean (blockchain) biltegiratutako programa informatikoak dira, eta automatikoki exekutatzen dira aldez aurretik ezarritako baldintza batzuk betetzen badira.
- Kriptoaktiboa
Bloke-kate baten bidez (blockchain) edo banatutako beste erregistro-teknologia baten bidez, elektronikoki transferitu eta biltegiratu daitekeen balio edo eskubide baten irudikapen digitala.
- Kriptoaktiboak trukatzeko plataforma (exchange)
Online plataforma honetan, erabiltzaileek kriptoaktiboak truka ditzakete.
- Kriptografia
Informazioa zifratzeko aukera ematen duen teknika matematikoa, baimendu gabeko hartzaileek eskura izan ez dezaten.
- Meatzariak edo nodo baliozkotzaileak
Sareko parte-hartzaile mota bat da, eta proposatzen diren transakzioak egiaztatzeaz arduratzen da, sarean erregistratzeko eta bloke-kate batean (blockchain) bloke berriak sortzeko. Lanaren truke sariak jasotzen dituzte kriptoaktibo moduan. Normalean, baliozkotzeko nodo horiei meatzari deitzen diegu blockchain-etan, eta lan-probako adostasunak erabiltzen dituzte; adibidez, Bitcoin.
- MiCA Erregelamendua
Kriptoaktiboen merkatuen inguruko Europako lehen erregulazioa da, Espainian zuzenean aplika daitekeena 2024ko ekainaz geroztik moneta egonkorrei dagokienean, eta 2024ko abenduaz geroztik, gainerako kriptoaktibo eta kriptoaktiboen gaineko zerbitzuentzat. Finantza-instrumentuak ez diren kriptoaktibo guztiei eragiten die.
- Nodoak
Bloke-kate bateko (blockchain) parte-hartzaileak dira, eta bloke-kate (blockchain) horren kopia oso bat gordetzen dute, eraso informatikoekiko, akatsekiko edo faltsifikazioekiko erresistentea den sistema bat sortzen laguntzearekin batera.
- Ostatatutako diru-zorroak (hosted wallet-ak)
Kasu honetan, kriptoaktiboen bezeroaren diru-zorroa kriptoaktiboen gaineko zerbitzuen hornitzaile batek zaintzen du (truke-plataforma bat izan daiteke; adibidez, Exchange), eta erakunde horrek jakiten du zeintzuk diren diru-zorroaren (Wallet) gako pribatuak.
- Parte hartzeko Proba (Proof of Stake edo PoS)
Adostasun-protokolo bat da, eta nodoek bloke-kate batean (blockchain) duten parte-hartze denbora eta kriptoaktibo jakin bat erabiltzen ditu, transakzioak nork baliozkotu ditzakeen eta bloke-kateari (blockchain) bloke-berriak nork erantsi ahal dizkion zehazteko.
- Sareko nodoak
Bloke-kate bati (blockchain) konektatutako gailuak dira, eta bloke-kate (blockchain) horren kopia bat gordetzen dute. Transakzioak transmititu ditzakete horiek baliozkotzeko, eta, baliozkotzaileak edo meatzariak badira, transakzioak baliozkotzeko eta bloke berriak sortzeko prozesuan parte har dezakete.
- Solidity
Solidity programazio-lengoaia erabiltzen da Ethereum sarean aplikazioak eta smart contract-ak garatzeko. Programazio-lengoaia da, JavaScript edo C++ lengoaiaren antzekoa.
- The Merge
The Merge edo Fusioa prozesuari esker, Ethereumek meatzaritzan oinarritutako Lan-probaren protokolotik (PoW) Parte hartzeko Probara (PoS) pasatu ahal izan zuen. Ekitaldia 2022ko irailaren 15ean izan zen.
- Trazabilitatea
Bloke-kate batek produktu baten jarraipena egin ahal izateko duen gaitasuna da.
- Turing-Osoa programazio-lengoaia
Turing Makina Unibertsala bezala ezagutzen denaren antzeko maila konputazionala duen programazio-lengoaia da. Programazio-lengoaia batek duen ezaugarria da, edozein arazo konputazional konpontzeko eta egitura konplexuak inplementatzeko; hala nola, begiztak eta iterazioak.