Saltar al contenido principal
Buscar Buscador
Salir

Encuentra lo que estás buscando

Zenbat dakizu kredituari buruz?

​​​​​​​

Kredituak ondo erabiliz gero, onura eta abantaila handiak lortu daitezke. Beraz, garrantzitsua da finantza-heziketa ona izatea; zenbat dakizu horri buruz?

Egiaztatu kredituari buruz dituzun ezagutzak

GEZURRA!

Kreditua EZ da aparteko dirua. Utzitako diruari esker, biharko diru-sarrerak gaur gastatu ahal izango ditugu, eta, ondorioz, diru gutxiago izango dugu etorkizuneko gastuei aurre egiteko.

GEZURRA!

Erosi ezin dugun zerbait erosiz gero, gure aurrekontua kaltetu eta gure bizi-maila murriztuko dugu, bai eskudirutan ordaintzen badugu, bai kreditua erabiltzen badugu. Izan ere, kreditu batekin erositako ondasunak garestitu egiten dira: ezin baditugu eskudirutan erosi, modu horretan askoz gutxiago. Gakoa da etorkizunean ordain ditzakegun jakitea, gure finantza-oreka aldatu gabe.

GEZURRA!

Banku edo finantza-erakunde batek kreditua zure inguruabar pertsonalen eta zure kreditu-historialaren arabera emango dizu. Finantza-erakundeek beste erakunde batzuekin dituzun obligazioak ezagutu behar dituzte, mailegu bat ematerakoan hartzen duten arrisku-maila zehazteko. Horretarako, CIRBE datu-basea kontsultatzen dute. Bertan, kreditu-erakunde bakoitzak bere bezeroekin dituen mailegu, kreditu, abal eta bermeei buruzko informazioa jasotzen da. Horrez gain, kontsultatzen dituzten datu-baseetan (ASNEF eta Rai) erakundeek ikusiko dute beste mailegu eta faktura batzuk ordaindu dituzun edo ez. Ez duzu baldintza oneko krediturik lortuko zure kreditu-historiala txarra bada eta zure inguruabar pertsonalak onenak ez badira. Gerta daiteke dirua uzteko prest dauden bakarrak erakunde zalantzagarriak edo partikularrak izatea, eta gastu eta interes oso handiak kobratuko dizkizute. Pertsona askok etxeak eta beste ondasun batzuk galdu dituzte horrela.

EGIA!

Erakundeek erantzukizunez jokatu behar dute maileguak edo kredituak ematerakoan; zintzoak, inpartzialak eta profesionalak izan behar dira. Hori dela eta, erakundeak zure kaudimenari buruzko ebaluazio sakona egin behar du.

GEZURRA!

Kreditu edo mailegu bat onartzean, kontratu bat sinatzen dugu; horren bidez, idatzita uzten dugu diru guztia, interesak eta bestelako gastuak barne, zehaztutako baldintzetan itzuliko dugula. Beraz, erakundeak ez daude behartuta zorraren baldintzak berriz negoziatzera.

GEZURRA!

Ez da gauza bera. Kreditu bat ematen dizunean, erakunde batek doakoa ez den zerbitzu bat ematen dizu. Produktuaren jatorrizko kostuaz gain, zerbitzu hori ordaindu behar duzu. Interesa mailegatutako dirua erabiltzeko pribilegioa izateagatik kobratzen dizuten zenbatekoa da. Interes-ehunekoa eta ordainketa-epea kontuan hartuta, kredituaren kostua handia izan daiteke erosi nahi duzun produktuaren eskurako prezioarekin alderatuta. Hau da, askoz gehiago ordainduko zenuke.

¡No te pierdas nada!

Mantente al día de todas las novedades de Finanzas para Todos suscribiéndote a nuestra newsletter. Todas las novedades sobre finanzas, en tu correo.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam dapibus aliquam ipsum, quis posuere ligula eleifend vel. Morbi rhoncus, dolor vitae blandit volutpat, tortor neque tincidunt eros, id hendrerit orci sem vel nisl. Nunc lacinia neque non erat volutpat condimentum. Vestibulum in egestas turpis. Donec consequat odio quis fermentum convallis. Vivamus dui lorem, posuere vel leo in, tempor tempus tortor. Fusce rutrum dapibus gravida. Phasellus tempus, velit sit amet porta faucibus, nulla elit tempor lorem, at commodo ligula purus eget dui.