Saltar al contenido principal
Buscar Buscador
Salir

Encuentra lo que estás buscando

Txartelak

Txartelak finantza-erakunde edo saltoki batek igorritako ordainketa-bitartekoak dira. Beren erosotasunagatik, erabiltzeko erraztasunagatik, onarpen handiagatik eta diru asko ez eramateak dakarren segurtasunagatik, txartelak gure bizitzaren parte bihurtu dira. Ordainketa-bitarteko erabiliena da Interneten, bidaietan eta lekualdaketetan erosketak egiteko. 

Txartel mota desberdinei buruzko gauza guztiak

  • Banku-txartelak finantza-erakunde batek igorritakoak dira. Espainia da Europan kutxazainen eta salmenta-puntuen terminalen sare handiena duen herrialdeetako bat.
  • Bestetik, bankukoak ez diren txartelak daude, bakarrik balio dutenak ematen dituzten saltokietan (saltoki handiak, denda-kateak, etab.) erosteko.
  • Fidelizazio-txartelak merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduek eman ditzakete (adibidez, aireko lineek), eta deskontuak edo opariak izateko eskubidea ematen duten puntuak pilatzeko aukera ematen dute.

Banku-txartel motak

Ba al dakizu zenbat txartel mota dauden? Horiek bereizteko gai al zara?

Beraiei lotutako kontu korrontean edo aurrezki-kontuan dauden funtsak erabiltzeko aukera ematen dutenak dira. Txartel horiekin dirua atera daiteke bulegoetan eta kutxazain automatikoetan. Horrez gain, dendetan ordainketak egin daitezke. Bi kasuetan, eragiketa berehala erregistratzen da kontuan; beraz, funts nahiko eduki behar da, ordainketa egiteko edo eskudirua ateratzeko. Hain zuzen, hori da zordunketa-txartelen eta kreditu-txartelen arteko alde nagusia.

Bankuak behar duzun zenbatekoa aurreratu ahal dizu, momentu jakin batean behar adina funts ez baduzu, baina kontuan izan behar da zorpeko saldoa edukitzeagatik interes eta gastu oso handiak ordaindu daitezkeela.

Printzipioz, txartelari lotutako kontuan dagoen diru guztia atera daiteke. Hala ere, segurtasunagatik muga bat ezar daiteke egun bakoitzerako, batez ere kutxazain automatikoetan funtsak ateratzeko.

Ordainketak egin eta dirua lor dezakezu zehaztutako mugara arte, momentu horretan banku-kontuan funtsak eduki behar izan gabe (zordunketa-txartelekin ez da hori gertatzen). Kontuan izan kreditu-txartel baten erabilerak beste edozein kreditu edo finantzaketa-modalitate baten erabilerak dituen ondorio berdinak dituela: dirua itzuli eta ezarritako interesak ordaindu behar dituzu.

Eskuragarri dagoen kredituaren muga txartelaren kontratuan zehaztu behar da. Denboran zehar aldatu daiteke, betiere txartelaren titularrak eta finantza-erakundeak aldez aurretik ezagutu eta baimena emanez gero. Kasu batzuetan, erakundeek baimena eman dezakete baimendutako muga gainditzeko. Gehieneko kreditu-muga bat egon ohi da txartel-kategoria bakoitzarentzat ("arrunta", "zilarra", "urrea"...).


Erabilitako dirua aurreikusitako moduan eta epeetan itzuli behar da, normalean hilabete bakoitzaren lehen egunetan. Ordaintzeko zenbait modalitate daude:

  • Hilean behin guztia ordaintzea: erraz eta tradizionalena da. Saldo zorduna (hilabeteko gastu guztiak) hurrengo hilabetearen lehen egunean ordaintzen da konturako ordainketa baten bidez. Hilean behin, kontu-laburpen bat jasoko duzu, aurreko epean egindako eragiketak eta txartelari lotutako kontuan geratzen den azken dirua biltzen duena. Diru nahikoa eduki behar duzu guztia ordaindu eta zorra kitatzeko. Horrela ordainduz gero, ez duzu interesik ordaindu beharko.
  • Ordainketa geroratua: "kuota malgua" edo revolving modalitatea da. Erosketak dituen beharren arabera finantzatzeko aukera ematen dio titularrari, hilero zenbat ordaindu nahi duen erabaki dezakeelako. Hau da, txartel horiekin ordainketa geroratu daiteke finkoa edo malgua izan daitekeen kuota baten bidez, mailegu baten amortizazioa izango balitz bezala. Hileko-kuota txikia bada, agian ez da nahikoa izango ordura arte sortutako interes guztiak ordaintzeko; ondorioz, zorra behar den zenbatekoan handituko da, eta momentu horretatik aurrera interes berriak sortuko dira. Horregatik, oso garrantzitsua da likidazio bakoitzean metatzen den zorraren hazkundea kontrolatzea, hazkunde esponentziala eduki dezakeelako.


Txartelak erraz eta eroso erabil daitezke, baina kontuan izan dagoen kreditu garestienetako bat kontratatzen ari zarela. UTBa % 11tik % 25era bitartekoa izan ohi da, eta, kuotak berandutu edo ordaintzen ez badira, erakundeek gastu eta komisio gehigarri oso handiak kargatu ohi dituzte.

Aurreordainketakoak ere deituak, ordainketak, normalean txikiak, egiteko eta dirua edo diru elektronikoa lortzeko aukera ematen dute, aldez aurretik titularrak bankuarekin edo jaulkitzen duen erakundearekin adostutako mugaraino, kutxako sarreren edo kontuko karguaren bidez.

Zenbateko erabilgarri osoari buruzko datuak txartelak duen txip batean gordetzen dira, eta zenbateko hori murriztu egiten da ordainketak egin ahala. Agortu ondoren, berriz karga dezakezu. Beste modalitate bat txartel digitalak dira. Ez dago txartel fisikorik; zenbaki bat, PIN bat eta iraungitze-data bat besterik ez da, eta bakarrik balio du Internet bidezko ordainketak egiteko.

Aurreordainketakoak direnez, txartel birtualek kreditu- edo zordunketa-txartel arrunt batek baino segurtasun handiagoa eskaintzen dute. Izan ere, txartelaren datuak lapurtuz gero, inork ezin du muga gainditu. Euskarri fisikorik ez dutenez, denbora errealean sortu, kargatu eta deskargatu daitezke.

Txartelen ezaugarri fisikoak ​​​​​​​Txartelak plastikozkoak eta angeluzuzenak dira. Askotariko kolore eta diseinuak eduki ahal badituzte ere, arau batzuk bete behar dituzte

AURREALDEA

Erakunde jaulkitzailearen izena goiko partean (finantza-erakunde bat)

Marka eta onarpen-logoak eskuinean (4B, Maestro, Euro 6000)

Txipa (egotekotan)

Personal Account Number (PAN) edo txartel-zenbakia

Txartelaren iraungitze-data

Titularraren izena

AURREALDEA

Erakunde jaulkitzailearen izena goiko partean (finantza-erakunde bat)

Marka eta onarpen-logoak eskuinean (4B, Maestro, Euro 6000)

Txipa (egotekotan)

Personal Account Number (PAN) edo txartel-zenbakia

Txartelaren iraungitze-data

Titularraren izena

ATZEALDEA

Banda magnetikoa: titularraren datuak eta karaktere alfanumerikoak ditu grabatuta, kutxazainek eta terminalek modu jakin batean jardutea egiten dutenak

Sinaduren panela

Horrez gain, honako segurtasun-elementu hauek dauzka: holograma, karaktere berezia, inprimaketa-digituak eta sinadura.

ATZEALDEA

Banda magnetikoa: titularraren datuak eta karaktere alfanumerikoak ditu grabatuta, kutxazainek eta terminalek modu jakin batean jardutea egiten dutenak

Sinaduren panela

Horrez gain, honako segurtasun-elementu hauek dauzka: holograma, karaktere berezia, inprimaketa-digituak eta sinadura.

Kreditu- eta zordunketa-txartelek komisio-mota desberdinak dituzte Kobratuko diren komisioak kontratuan agertu behar dira eta edozein aldaketa jakinarazi behar da.

Normalean, komisio bat kobratzen da, zenbateko finkoa duena, jaulkipen gisa eta beste zenbateko bat urtero (edo sei hilabetean behin) txartelak berritzeko. Zenbatekoa txartel motaren araberakoa izango da; zenbat eta kategoria handiagoa, are eta altuagoa. Onuradun bat baino gehiago egonez gero, txartel sekundario bakoitzak komisioa ordaindu ohi du, nahiz eta askotan txartel nagusikoa baino txikiagoa izan.

Komisioak kobratzen dira txartela jaulki duen entitatekoak edo bere sarekoak ez diren kutxazainetan erabiltzeagatik eta atzerrian euroa ez den dibisetan egindako ordainketengatik.

​​​​​​​

Zordunketa-txartelak

  • Zordunketa-txartelen erosotasun eta segurtasun bera.
  • Orain erosi eta beranduago ordaintzeko aukera.
  • Larrialdien aurreko babesa: ustekabeak egonez gero, dirua erabiltzeko aukera egongo da.
  • Normalean, komisioak eta mantentze-gastuak ordaindu behar dira.
  • Iruzurra egoteko arriskua, galduz edo norbaitek lapurtuz gero. Hilero saldo osoa ordaintzen ez bada, interes oso handia ordaindu behar da.
  • Erraza da ez daukagun dirua gastatu eta gehiegi zorpetzea.

Kreditu-txartelak

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam dapibus aliquam ipsum, quis posuere ligula eleifend vel. Morbi rhoncus, dolor vitae blandit volutpat, tortor neque tincidunt eros, id hendrerit orci sem vel nisl. Nunc lacinia neque non erat volutpat condimentum. Vestibulum in egestas turpis. Donec consequat odio quis fermentum convallis. Vivamus dui lorem, posuere vel leo in, tempor tempus tortor. Fusce rutrum dapibus gravida. Phasellus tempus, velit sit amet porta faucibus, nulla elit tempor lorem, at commodo ligula purus eget dui.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam dapibus aliquam ipsum, quis posuere ligula eleifend vel. Morbi rhoncus, dolor vitae blandit volutpat, tortor neque tincidunt eros, id hendrerit orci sem vel nisl. Nunc lacinia neque non erat volutpat condimentum. Vestibulum in egestas turpis. Donec consequat odio quis fermentum convallis. Vivamus dui lorem, posuere vel leo in, tempor tempus tortor. Fusce rutrum dapibus gravida. Phasellus tempus, velit sit amet porta faucibus, nulla elit tempor lorem, at commodo ligula purus eget dui.

​​​​​​​

Txartel bat daukazu? Orduan, kontuan izan behar duzu...

  • Galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, berehala jakinarazi beharko diozu erakunde jaulkitzaileari. Jakinarazten duzun momentutik, printzipioz, ez duzu erantzukizunik izango txartela behar ez bezala erabiltzeagatik.
  • Kreditu-erakunde gehienek 50 euroan finkatzen dute bezeroaren erantzukizunaren muga, baldin eta beste pertsona batek txartela iruzur eginez erabiltzen badu abisua eman aurretik.
  • Hala ere, muga horrek ez du funtzionatzen zabarkeria larria egin baduzu. Adibidez, txartela eta zenbaki sekretua babesteko arrazoizko neurririk hartu ez baduzu, edo galera edo lapurretaren berri atzerapen handiz ematen baduzu.

Aholkuak zure txartelen segurtasuna handitzeko

  • Babestu beti zure txartelak eskudirua izango balira bezala. Sinatu txartela jasotzen duzun momentuan, beste norbaitek egin ez dezan.
  • Gorde txartelarekin batera jasotako dokumentuak leku seguru batean.
  • Ez ezazu inoiz zenbaki sekretua txartelaren ondoan apuntatu, eta ez eraman poltsa berdinean. Ikasi buruz, idatzita ez eramateko.
  • Ez erabili asmatzen erraza den zenbaki sekreturik, adibidez, zure urtebetetze eguna edo NAN zenbakia.
  • Zuhurra izan eta babestu zure konfidentzialtasuna txartela erabiltzean, establezimenduetan zein kutxazainetan.
  • Gorde ziurtagiriak eta egiaztatu karguekin hileko laburpena jasotzen duzunean. Kargu zalantzagarri edo akatsen bat detektatuz gero, informatu zure banketxea ahal bezain azkarren.
  • Txartela normalean erabiltzen ez baduzu, egiaztatu aldian behin zure esku dagoela.
  • Eraman bankuak emandako telefono-zenbakia, galtzen baduzu edo lapurtzen badizute berehala deitu ahal izateko, baina ez eraman txartelaren ondoan.
  • Ez utzi inoiz agerian zure txartel-zenbakia (gutun-azal baten kanpoaldean edo postal batean) eta ez eman ezezagunei.
  • Gorde ondo edo txikitu zure izena eta txartel-zenbakia duen dokumentazio oro (ordainagiriak, esaterako). Are gehiago, ez bota ordainagiriak zaborretara.
  • Seguruagoa da zati txikitan moztea, informazioa beste inork eskuratu ez dezan. Eraman bakarrik benetan behar dituzun kreditu-txartelak, batez ere bidaietan.
  • Ez erabili inoiz kreditu-txartelik identifikazio pertsonal gisa.