Pribatutasun politika 

Tratamenduaren arduradunen identifikazioa

  • Erantzunkideak: Espainiako Bankua. IFZ: Q-2802472-G IFZ. Egoitza soziala: Alcalá Kalea 48, 28014, Madril; eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala (aurrerantzean, “CNMV”). IFZ: Q-2891005-G. Egoitza soziala: Edison Kalea 4, 28006, Madril.
  • Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO): Erabiltzailea erantzunkideen DBOekin harremanetan jar daiteke helbide honen bidez:dpd@finanzasparatodos.es. Hala ere, datuen babesari buruzko eskubideak erabiltzeko, helbide honetara jo beharko du: derechospd@finanzasparatodos.es.


Informazioa eta baimena

Pribatutasun Politika hau irakurri ondoren, Erabiltzaileak jakingo du Espainiako Bankuak eta CNMVk nola biltzen, tratatzen eta babesten dituzten www.diadelaeducacionfinanciera.es webgunearen bitartez (aurrerantzean, “Webgunea”) helarazitako datu pertsonalak, bai eta konexioari eta nabigazioari dagozkionak ere, eta etorkizunean Espainiako Bankuari eta CNMVri Finantza Hezkuntzako Planaren jarduera-eremuan eman ahal zaizkien bestelako datuak ere.

Erabiltzaileak arretaz irakurri beharko du Pribatutasun Politika hau, modu argi eta errazean idatzi dena ulergarritasuna hobetze aldera, eta Erabiltzaileak modu libre eta boluntarioan adieraz dezan bere datu pertsonalak, edo hirugarrenen datuak, Espainiako Bankuari eta CNMVri helarazi nahi dizkion ala ez.


Datuak emateko beharra

Webgunean eskura daitezkeen formularioetan eskatzen diren datuak, oro har, beharrezkoak dira (eskatzen den eremuan kontrakoa adierazten ez bada) ezarritako helburuak betetzeko. Beraz, datuak ematen ez badira edo datu zuzenak ematen ez badira, ezin izango dira helburu horiek bete.


Zein xedetarako tratatuko dituzte Espainiako Bankuak eta CNMVk erabiltzailearen datu pertsonalak eta noiz arte gordeko dira?

Erabiltzaileak egiten dituen eskaeren arabera, bildutako datu pertsonalak Espainiako Bankuak eta CNMVk tratatuko dituzte, Finantza Hezkuntzako Planaren jarduketa-eremuaren barruan kokatutako helburu hauekin:

  • Finantza Hezkuntzako Planeko askotariko eragile parte-hartzaileen arteko lankidetza koordinatzea, bai eta beren sektoreagatik eta beren xede publikoagatik interesgarriak izan daitezkeen kolaboratzaile berrien sarrera aztertu eta sustatzea ere.
  • “FINANTZAK GUZTIONTZAT SARIETARAKO” aurkeztutako hautagaitzak kudeatzea, bai eta sari horien irabazleen ebaluazioa eta osteko dibulgazioa ere.
  • Ikastetxeetan finantza‑hezkuntzako programaren ebaluazioak egitea, eta programan parte hartutako irakasleen iritziak jasotzea, materialak eta baliabideak zabaltzeko. Horrekin lotuta, finantza-kulturari buruzko inkestak egitea, indartu daitezkeen jakintza-arloak identifikatzeko, finantza-hezkuntzako programen eraginkortasuna neurtzeko oinarria ezartzeko helburuarekin.
  • Erabiltzaileak finantza hezkuntzaren, eskola‑programaren eta lehiaketaren arloko prestakuntza‑ikastaroekin lotuta egindako eskaerak kudeatzea.
  • Finantza Hezkuntzako Planaren buletinean harpidetza kudeatzea eta ondoren bidaltzea.
  • Finantza Hezkuntzako Planaren esparruaren baitan, erabiltzaileek Espainiako Bankuarekin eta CNMVrekin harremanetan jartzeko egindako eskaerak kudeatzea, xede horretarako ezarritako kanalen bidez.

Erabiltzailearen datuak deskribatutako helburu bakoitza betetzeko behar den epean gordeko dira, edo Erabiltzaileak Espainiako Bankuari eta CNMVri baja eskatu, aurka egon edo emandako baimena baliogabetu arte.


Erabiltzailearen zer datu tratatuko dituzte Espainiako Bankuak eta CNMVk tratamenduaren arduradun gisa?

Erabiltzaileak egindako eskaeraren arabera, Espainiako Bankuak eta CNMVk honako datu-kategoria hauek trata ditzakete:

  • Nortasun-datuak: izen-abizenak
  • Kontaktu-datuak: Posta‑helbidea, telefono mugikorra, helbide elektronikoa.
  • ITko identifikadoreak: IP helbidea.
  • Nortasun agiri nazionala edo beste egiaztagiri bat.
  • Geolokalizazio-datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak: jaiotza-data, sexua, nazionalitatea.

Hirugarren baten kontu baten bidez erregistratu eta/edo sartuz gero, Espainiako Bankuak eta CNMVk dagokion gizarte-sareko erabiltzailearen profilari buruzko informazioa bildu eta eskuratu ahal izango dute, barneko administrazio-xedeetarako eta/edo lehen adierazitako helburuetarako baino ez.

Hirugarrenen datuak emanez gero, Erabiltzaileak haien baimena duela adierazi eta datu horien titularra den interesdunari Pribatutasun Politika honetan jasotako informazioa helarazteko konpromisoa hartzen du. Beraz, Espainiako Bankua eta CNMV horrekin lotutako edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude. Hala ere, Espainiako Bankuak eta CNMVk behar diren egiaztapenak egin ahal izango dituzte hori egiaztatzeko. Horrela, behar diren neurriak hartuko dituzte, datuak babesteko araudiaren arabera.


Zein da zure datuen tratamenduaren legitimazioa?

Helburu horiek betetzeko behar diren datuen tratamenduak, Erabiltzailearen baimena eskatzen badute, ez dira haren baimenik gabe egingo.

Era berean, Erabiltzaileak edozein tratamenduri onarpena kenduz gero, horrek ez du aurretik egindako tratamenduen zilegitasunean eraginik izango. Era berean, onarpen kentze horren zenbait imitazio gerta daitezke, hirugarrenen datuen tratamenduan eragina duenean.

Baimen hori baliogabetzeko, erabiltzailea Espainiako Bankuarekin eta CNMVrekin harremanetan jarri ahal izango da derechospd@finanzasparatodos.es helbidean, “Datuen babesa” erreferentzia jarriz.

Horrez gain, legezko obligazio bat betetzeko edo Espainiako Bankuaren eta CNMVren eta Erabiltzailearen arteko kontratu-harremana gauzatzeko Erabiltzailearen datuak tratatu behar direnean, tratamendua legitimatuta egongo litzateke, aipatutako helburuak betetzeko beharrezkoa delako. Bestalde, Espainiako Bankuak eta CNMVk emandako zerbitzuen kalitateari buruzko inkestak eta/edo ebaluazioak egiteko eta/edo erakunde gisa duten irudia hautemateko erabilitako tratamendua, erantzunkideen interes legitimoan oinarrituta egingo da.


Nori helaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?

Erabiltzailearen datuak hurrengoei komunikatu ahal izango zaizkie:

  • Finantza Hezkuntzako Planaren hirugarren entitate laguntzaileak, programa behar bezala garatu ahal izateko.
  • Administrazio publikoak, legeak aurreikusitako kasuetan.
  • Hezkuntza orokorraren nahiz finantza-hezkuntzaren sustapenean eta zabalkundean zuzenean nahastutako nazioarteko erakundeak; CNMV edo Espainiako Bankua erakunde horietako kideak dira, Finantza Hezkuntzako Planaren sustatzaile gisa.

Finantza Hezkuntzako Planaren komunikazio-politikaren baitan, agian beharrezkoa izango da erantzunkideek informazioa zabaltzea Finantzak Guztiontzat programaren Twitter, Facebook, Youtube eta Linkedin-eko profilen eta beste prentsa-ohar batzuen bidez. Zabaldutako informazioarekin batera datu edo irudi pertsonalak zabaltzea planteatzen bada, Erabiltzailearen baimena beharko da beti.


Erabiltzailearen erantzukizuna

Erabiltzaileak:

  • Bermatzen du Espainiako Bankuari eta CNMVri helarazitako datuak egiazkoak, zuzenak, osoak eta eguneratuak direla. Helburu hauetarako, Erabiltzaileak helarazten dituen datuen egiazkotasunaren inguruko erantzukizuna onartzen du eta datuak behar bezala eguneratuta mantenduko ditu, Erabiltzailearen benetako egoera islatzeko moduan.
  • Hirugarrenen datuak helaraztekotan, bermatzen du dokumentu honek jasotako alderdien berri eman diela. Halaber, bermatzen du hirugarrenen baimena lortu duela, Espainiako Bankuari eta CNMVri beren datuak adierazitako helburuetarako emateko.
  • Webgunearen bitartez emandako informazio faltsuen edo zuzenak ez diren informazioen erantzulea izango da, baita horrek Espainiako Bankuari eta CNMVri edo hirugarrenei eragindako kalte-galera zuzen edo zeharkakoena ere.

Erabiltzailea adingabekoa bada edo jarduteko gaitasuna mugatuta badu, arestian aipatutako bermeak haren ordezkariek bete beharko dituzte, indarreko araudian ezarritakoaren arabera.


Merkataritza- eta sustapen-komunikazioak

Espainiako Bankuak eta CNMVk erabiltzailearen datuak tratatzeko duten xedeetako bat informazio- edo sustapen-komunikazioak bide elektroniko eta/edo konbentzionalen bidez bidaltzea da, Erabiltzaileei bakarrik Finantza Hezkuntzako Planaren jarduketa-eremuarekin lotuta dauden jarduera, zerbitzu, ekitaldi edo albiste garrantzitsuei buruzko informazioak helarazteko. Mota horretako jakinarazpenen bat egiten den bakoitzean, soilik zuzenduko zaie jasotzeko baimena eman eta/edo aldez aurretik jakinarazpena jasotzeari uko egin ez dioten Erabiltzaileei.

Aurreko lana egiteko, Espainiako Bankuak eta CNMVk jasotako datuak aztertu ahal izango dituzte, erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen produktuak xehetasun handiagoz definitzeko aukera emango duten Erabiltzaile-profilak prestatzeko.

Espainiako Bankuaren eta CNMVren informazio- edo sustapen-komunikazio gehiago jaso nahi ez badu, Erabiltzaileak zerbitzuan baja eskatu ahal izango du. Horretarako, e-mail bat bidali beharko du derechospd@finanzasparatodos.eshelbidera, komunikazioak jasotzeari uko egiten diola adieraziz; bidalitako merkataritza-komunikazio bakoitzean baja emateko dagoen aukera erabili ahal izango du.


Geolokalizazio-datuak

Webgunearen funtzionalitate batzuek gailua (tableta, smartphone eta abar) geolokalizatzeko aukera ematen dute.

Erabiltzaileak aukera hori gailuan bertan zuzenean desgaitu dezake, baina, aukera hori desaktibatuz gero, webguneko funtzionalitate batzuk erabiltzeko arazoak egon daitezke.


Eskubideak gauzatzea

Edozein unetan eta doan, Erabiltzaileak e-mail bat bidali dezake derechospd@finanzasparatodos.es helbidera “Datuen babesa” erreferentzia jarriz, eta indarreko nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia erantsita, honetarako:

  • Emandako baimenak kentzeko, baldin eta hirugarren pertsonei edo beste parte-hartzaileei eragiten ez badiete;
  • Espainiako Bankuan eta CNMVn Erabiltzaileari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez jakiteko;
  • Bere datu pertsonaletara sartzeko;
  • Zuzenak ez diren edo osorik ez dauden datuak zuzentzeko;
  • Bere datuak ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datuak dagoeneko jasotako helburuetarako beharrezkoak ez badira;
  • Espainiako Bankuak eta CNMVk datuen tratamendua mugatzea lortzeko, datuak babesteko araudian aurreikusitako baldintzaren bat betetzen denean;
  • Giza esku-hartzea lortzeko, bere ikuspuntua adierazteko eta Espainiako Bankuak eta CNMVk hartutako erabaki automatizatuak aurkaratzeko;
  • eta bere datuen eramangarritasuna eskatzeko.

Horrez gain, erabiltzaileari jakinarazten zaio, bere datu pertsonalen gaineko eskubideak urratutzat joz gero, edozein unetan erreklamazioa jar dezakeela Kontrol-agintaritza eskudunean, eta, aurretik, egoki irizten badio, Espainiako Bankuaren eta CNMVren DBOetara jo dezakeela, dpd@finanzasparatodos.es helbidearen bidez.


Segurtasun-neurriak Espainiako

Bankuak eta CNMVk Erabiltzailearen datuak isilpean tratatuko dituzte beti, eta horiek sekretuan gordeko dituzte derrigorrez, aplikatu beharreko araudian aurreikusitakoarekin bat. Horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dituzte, datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea eta galtzea edo baimenik gabe tratatzea eta eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta datuek dituzten arriskuak kontuan hartuta.

(2019ko otsailaren 26an gaurkotua).