Saltar al contenido principal
Buscar Buscador
Salir

Encuentra lo que estás buscando

Erabilerraztasuna (zaharra)

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) konpromisoa hartu du Finantzak Guztiontzat (Finanzas Para Todos) webgunea eskuragarri jartzeko, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren arabera (aurrerantzean, 1112/2018 Errege Dekretua).

Irisgarritasun-adierazpen hau https://www.finanzasparatodos.es/eu/hasiera webguneari aplikatzen zaio.


Betetze egoera

Webgune hau 1112/2018 ED-arekin partzialki bat dator, jarraian adierazten diren salbuespenengatik eta alderdiekiko adostasun faltagatik.


Eduki ez-irisgarria

Jarraian jasotzen den edukia ezin da eskuratu, hurrengo arrazioengatik:

  • Ez dute 1112/2018 ED betetzen:
    • Irisgarritasun-deklarazio honetan ez dira kanpo-orrietako oztopoak jasotzen, orri horiek nabigazio-prozesuaren barnean egon arren.
    • Webguneko irudi batzuek ez daukate aukerako edukirik.
    • PDF dokumentuetako irudi batzuk ez daukate alternatibarik, eta ez dira taulak eta goiburuak markatzen.
    • Orrietako goiburuetan, saltoak daude hierarkian.
    • Zenbaitetan, teklatuaren eta pantaila-irakurleen bidezko nabigazio-sekuentzia ez da esanguratsua.
    • PDF dokumentuetan, ez dago pantaila-irakurleei zer sekuentziatan irakurri behar duten zehazten dien etiketarik.
    • Zenbait informazio transmititzeko, koloreak erabiltzen dira, eta ez da beste aukerarik eskaintzen.
    • Halaber, baliteke elementu testualek eta ez-testualek hondoarekin kontraste nahikoa ez egitea, ezgaitasun bisuala duten zenbait erabiltzailerentzat.
    • Testuaren neurria aldatzen denean, eduki batzuk gainjarri egiten dira.
    • Testu-irudiak daude.
    • Zenbait orritan, erabiltzaileak ez badu bi dimentsiotan scroll egiten, edukia edo funtzionaltasuna gal daitezke.
    • Zenbait elementu ezin dira teklatuaren bidez atzitu.
    • Etiketa edo goiburu batzuk errepikakorrak izan daitezke, eta baliteke erabiltzaile guztiek ez ulertzea. Gainera, inprimakietan, etiketa batzuk eta horiei dagozkien kontrol-testuak desberdinak da.
    • Batzuetan, orriaren izenburuak ez du adierazten erabiltzailea zer gune eta ataletan dagoen une horretan.
    • Zenbait orriren izenburuek ez dute adierazten orriaren gaia edo helburua zein den.
    • Fokuak ez du ordena sekuentzialik jarraitzen.
    • Esteka batzuen testuak ez du testuinguruari buruzko informazio nahikoa ematen.
    • Zenbait orrik ez daukate edukiak hainbat bidetatik aurkitzen laguntzen duten elementurik (bilatzaileak, web-mapa, etab.).
    • Baliteke erabiltzaile batzuek goiburuetako eta etiketetako testuak ez ulertzea.
    • Teklatuaren fokua ez dago beti ikusgai.
    • PDF dokumentu batzuetan, ez da hizkuntza orokorra adierazten.
    • Webgunearen zati batzuk orokorraz bestelako hizkuntza batean daude, eta ez da adierazten hizkuntza aldatu dela.
    • Zenbait orritan, ez da hizkuntza-aldaketa iturburu-kodean adierazten, pantaila-irakurgailuek eta itzultzaile automatikoek detekta dezaten.
    • Inprimaki batzuek ez daukate nahikoa etiketarik edo jarraibiderik.
    • W3C Partzuergoaren baliozkotzaile automatikoaren arabera, HTML kodean eta CSS estilo-orrietan akatsak daude.
    • Zenbait elementu elkarreragile ez dira pantaila-irakurleetarako irisgarriak.
    • Ez dira UNE EN 301 549 arauaren 2.1.2 bertsioaren irizpide guztiak betetzen.
  • Neurriz kanpoko zama
    • Ez dagokio.
  • Eduki batzuk ez dira aplikaziozko legediaren eremuan sartzen.
    • Baliteke 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako bulegotika-fitxategiak egotea, PDF formatuan eta bestelako formatuetan, eta irisgarritasun-baldintzak ez betetzea.

Irisgarritasun-deklarazioa prestatzea

Deklarazio hau 2022ko irailaren 30ean idatzi zen.

Deklarazio hau prestatzeko, erakundeak berak autoebaluazioa egin du, kanpo-baliabideak erabiliz.

Deklarazioaren azken berrikuspena: 2023ko irailaren 12an.


Oharrak eta harremanetarako datuak

Atal honetan jasotako jakinarazpenak, eskabideak, kexak eta erreklamazioak BMBNren Finanzas para todos webgunearen irisgarritasunari buruzkoak dira.

BMBNk gainbegiratutako finantza-erakunde bati buruzko erreklamazioa edo kontsulta egin nahi baduzu, BMBNren webguneko “Inbertitzailearen saila” atalera jo behar duzu, edota egoitza elektronikoko “Inbertitzaileen erreklamazioak, kexak eta kontsultak” atalera.


Jakinarazpenak

Irisgarritasun-baldintzei buruzko jakinarazpenak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2 artikulua); esaterako:

  • Webguneak betetzen ez dituen alderdien berri eman.
  • Edukiak eskuratzeko izan dituzun zailtasunak adierazi.
  • Bestelako kontsultak edo webgunearen irisgarritasuna hobetzeko iradokizunak egin.

Jakinarazpenak bi bide hauetatik egin daitezke:


Informazio irisgarriari buruzko eskabideak eta kexak

Horrez gain, arauz irisgarriak izan behar ez diren webguneko edukiak formatu irisgarrian emateko eska dezakezu, eta irisgarritasun-baldintzei buruzko kexak jarri (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.b artikulua), modu hauetako batean:

  • Elektronikoki, BMBNren Erregistro Elektronikoaren (Egoitza Elektronikoa) bitartez. Sartu “Eremu irekia” atalera, eta identifikatu, onartutako autentikazio-sistemak erabiliz. Ondoren, hautatu “Informazio irisgarriari buruzko eskabideak, kexak eta erreklamazioak” izapidea.
  • Aurrez aurre BMBNren erregistroan, edo posta bidez, helbide honetara idazkia bidalita:
    Irisgarritasun Unitatea
    Estrategia, Berrikuntza eta Finantza Jasangarrietako Saila
    ​​​​​​​Edison kalea, 4, 28006 Madril | Bolivia kalea 56, (4. solairua) 08018 Bartzelona
    Horrez gain, Eskabide eta kexetarako inprimakia erabil daiteke, eskabidea edo kexa aurkezteko.

Informazio irisgarriaren gaineko eskabidean, zer eskatzen duzun argi zehaztu behar duzu, eta eskatutakoa arrazoizkoa eta bidezkoa dela egiaztatzea ahalbidetzen duten egitateak eta arrazoiak garbi azaldu.

Estrategia, Berrikuntza eta Finantza Jasangarrietako Sailaren barneko Irisgarritasun Unitateak jaso eta artatzen ditu webgunearen irisgarritasunari buruzko jakinarazpenak, eskabideak eta kexak. Interesdunek hogei egun balioduneko epean jasoko dute erantzuna. Ebazpena emateko epemuga gainditutakoan interesdunak erantzunik jaso ez badu, iritziko zaio informazio irisgarriari buruzko eskabidea ez dela onartu edo ez dela kontuan hartu.


Aplikazioaren prozedura

Informazio irisgarriari buruzko eskabidea edo kexa egin eta hura gaitzetsi denean, interesdunak erreklamazioa jar dezake, erabakiarekin ados ez badago edo erantzunak 12.5 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu. Era berean, hogei egun balioduneko epea igaro bada eta erantzunik jaso ez badu, erreklamazioa jar dezake.

Erreklamazioak modu hauetara aurkez daitezke:

  • Elektronikoki, BMBNren Erregistro Elektronikoaren (Egoitza Elektronikoa) bitartez. Sartu “Eremu irekia” atalera, eta identifikatu, onartutako autentikazio-sistemak erabiliz. Ondoren, hautatu “Informazio irisgarriari buruzko eskabideak, kexak eta erreklamazioak” izapidea.
  • Aurrez aurre BMBNren erregistroan, edo posta bidez, helbide honetara idazkia bidalita:
    Irisgarritasun Unitatea
    Estrategia, Berrikuntza eta Finantza Jasangarrietako Saila
    Edison kalea, 4, 28006 Madril | Bolivia kalea 56, (4. solairua) 08018 Bartzelona

    Horrez gain, Erreklamazio-inprimakia erabil daiteke, erreklamazioa aurkezteko.

Politika Estrategikoko eta Nazioarteko Gaietako zuzendariak ebatziko ditu webgunearen irisgarritasun digitalari buruzko erreklamazioak. Interesdunek bi hilabeteren buruan jasoko dute erantzuna. Ebazpena emateko epemuga gainditutakoan interesdunak ez badu erantzunik jaso, erreklamazioa gaitzetsi dela iritziko zaio.


Halabeharrezko dokumentazioa

BMBNren webgune eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko eskabideak, kexak eta erreklamazioak aurkeztean, administrazio-prozedurari hasiera ematen zaio. Horregatik, eskabide, kexa edo erreklamazio horretan, interesdunaren nortasuna adierazi behar da.

Interesduna pertsona fisikoa denean eta irisgarritasunari buruzko eskabidea, kexa edo erreklamazioa ohiko postaz ala aurrez aurre BMBNren erregistroan aurkezten denean:

  • Norberaren izenean aurkeztuz gero, interesdunaren NAN, IFZ, pasaporte edo bestelako identifikazio-agiri baten kopia aurkeztu behar da. Agiriak baliozkoa izan behar du, eta kopian agiriaren bi aurpegiek agertu behar dute.
  • Ordezkari baten bitartez aurkeztuz gero, interesdunaren eta ordezkariaren NAN, IFZ, pasaporte edo bestelako identifikazio-agiri baten kopiak aurkeztu behar dira. Agiriek baliozkoa izan behar dute, eta kopietan agiriaren bi aurpegiek agertu behar dute. Halaber, ahalordearen edo ordezkaritza-egiaztagiriaren kopia ere aurkeztu behar da.

Interesduna pertsona juridikoa denean eta irisgarritasunari buruzko eskabidea, kexa edo erreklamazioa ohiko postaz ala aurrez aurre BMBNren erregistroan aurkezten denean, sinatzailearen NAN, IFZ, pasaporte edo bestelako identifikazio-agiri baten kopia aurkeztu behar da. Agiriak baliozkoa izan behar du, eta kopian agiriaren bi aurpegiek agertu behar dute. Horrez gain, ahalordearen edo pertsona juridiko horren izenean jarduteko izendapen-agiriaren kopia ere aurkeztu behar da.

¡No te pierdas nada!

Mantente al día de todas las novedades de Finanzas para Todos suscribiéndote a nuestra newsletter. Todas las novedades sobre finanzas, en tu correo.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam dapibus aliquam ipsum, quis posuere ligula eleifend vel. Morbi rhoncus, dolor vitae blandit volutpat, tortor neque tincidunt eros, id hendrerit orci sem vel nisl. Nunc lacinia neque non erat volutpat condimentum. Vestibulum in egestas turpis. Donec consequat odio quis fermentum convallis. Vivamus dui lorem, posuere vel leo in, tempor tempus tortor. Fusce rutrum dapibus gravida. Phasellus tempus, velit sit amet porta faucibus, nulla elit tempor lorem, at commodo ligula purus eget dui.