Saltar al contenido principal
Buscar Buscador
Salir

Encuentra lo que estás buscando

  • Hasiera
  • Nola zaindu zure ingurune pertsonala eta finantzak?

Nola zaindu zure ingurune pertsonala eta finantzak?

Lana

​​​​​​​


Lanean hasten

Lana diru-iturri garrantzitsuena izan ohi da, eta segurtasuna ematen dizue zuri eta zure familiari.

Garrantzitsua da ezagutzea zure lanak dituen finantza-ondorio guztiak, zure lan-bizitza hasten duzunetik amaitzen duzun arte, lana galtzeko aukera ere kontuan hartuta.


Bizitza ia osoa ikasten eman ondoren, momentu garrantzitsu bat heltzen da: “benetako” lehen lana.

Etapa berri horretan, diru-sarrera propioak izango dituzu. Horrez gain, obligazio profesional eta pertsonal berriak izango dituzu, eta, beraz, beharrizan ekonomiko berriak.


Ondo hasi zure finantzen gestioarekin eta kontuan hartu hiru aholku erraz hauek:


  1. Gastatu beti zure diru-sarrerak baino gutxiago.
  2. Hasi aurrezten eta inbertitzen.
  3. Kontuz zorpetzearekin.

Lanean hasten zarenean momentu onena da aurrekontu pertsonal bat egiteko.

Zure diru-sarrerak eta gastuak ezagutu eta kontrolatzen badituzu, zure soldatari etekin handiagoa aterako diozu, epe labur eta luzerako finantza-helburuak zehaztu ahal izango dituzu eta horiek gauzatzeko aurrezki-plan bat ezarri ahal izango duzu.


Nola egin aurrekontu bat?

Nomina bat soldata-ordainagiri bat da. Horrez gain, langile gisa Gizarte Segurantzari ordaindu dizkiozun zenbatekoen eta Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren (PFEZ) kontura egindako atxikipenen frogagiria da. Dokumentu garrantzitsua da, gainbegiratu eta gorde behar dena.

Hileroko soldatak kontzeptu ugari eduki ditzake: oinarrizko soldata, osagarriak, produktibitateagatiko sariak, aparteko orduak, gauzazko soldata (jatetxeko ticketak, enpresa-autoak, etab).

Lehen nomina jasotzean, gazte asko atsekabetu egiten dira, espero baino gutxiago kobratzen dutelako. Ulertu behar da soldata gordina eta soldata garbia ez direla gauza bera.


Soldata gordina

Langileak eta enpresak adostutako soldata da, kenkari nagusiak (Gizarte Segurantza, PFEZ, etab.)kendu gabe.

Aparteko pagarik gabe, urtean 12 ordainketatan 21.000 €-ko

soldata gordina jasoz gero, hau da hileko soldata gordina: 21.000 € / 12 ordainketa = 1.750 €.

Aparteko pagarik edukiz gero, urteko soldata gordina paga-kopuruarekin zatitu behar da (adibidez, aparteko 2 paga: 12+2 = 14)

Hilabeteko soldata gordina: 21.000 € /14 ordainketa =1.500 €


Hileroko soldata zenbait kontzepturen arabera egituratu daiteke:

  • Oinarrizko soldata.
  • Soldata-osagarriak, hala nola antzinatasun-saria, arrisku-plusa lanpostuagatik, hitzarmenaren konturako saria edo gaueko lanaren plusa. Produktibitateagatiko sariak. Aparteko orduak. Gauzazko soldata: dirukoak ez diren gauzak jasotzea da, adibidez, enpresa-autoa erabiltzea edo jatetxeko ticketak jasotzea. Etab.

Soldata garbia

Soldata gordina da kenkari nagusiak kendu eta gero:

  • Langileak Gizarte Segurantzari (GS) ordaindu beharreko zenbatekoa.
  • PFEZaren kontura egindako ordainketengatik egindako atxikipenak.

Hileroko soldata garbia: hileroko soldata gordina — kenkari nagusiak (GS eta PFEZ)

Garrantzitsuena da kontuan izatea benetako diru-sarrerak hileroko soldata gordina baino txikiagoak direla.


Lanean hasi eta diru-sarrera propioak dituzunean, dirua gastatzeko aukerak ugaritu egiten dira… auto bat, pisu bat, altzariak, bidaiak, artikulu teknologikoak, eta abar. Disfrutatu behar da, baina funtsezkoa da gastuak kontrolatzen eta zure bizimodua zure aurrekontura egokitzen ikastea. Zure finantzak kontrolatzeko lehen araua: gastatu beti zure diru-sarrerak baino gutxiago.

Gastuak zure diru-sarrera mailaren araberakoak izan behar dira, ez erabilgarri duzun kredituaren araberakoak.

Ez zaitzala engainatu mailegu edo kreditu bati esker nahi duzun guztia eros dezakezula dioen publizitateak. Aurrezteko ohitura zaindu, erosketak egin ahal izateko. Lehentasunak izateko eta benetan behar duzunaren eta behar ez duzunaren artean ezberdintzeko modu onena da.

Lan-ibilbidearen hasiera momentu ona da zure finantzak antolatzen hasteko eta, bereziki, aurrezten eta inbertitzen hasteko. Hasteko modu onena zure aurrekontuan aurrezkia txertatzea da; hau da, hileroko soldata jaso eta berehala, ezer gastatu baino lehen, kopuru bat gordetzea. Gainera, gehiegizko aurrezkitik, zure diruaren zati bat inbertitu ahal izango duzu errentagarritasuna lortzeko itxaropenarekin. Kontsultatu inbertitzeko aholku guztiak, hemen: Jakin, nola inbertitu zure dirua?

Ekintzailetza eta autoenplegua

Zure nagusia izatea eta benetan gogoko duzuna egitea, zure enpresa sortu eta lanpostuak eskaintzea, esperientzia bikaina izan daiteke. Horretarako, kontuan izan behar duzu

Negozio-ideiaren analisia

Gauza gutxi dakizkigu negozio bat muntatzeko egin behar denari eta horrek dakartzan izapide guztiei buruz. Garrantzitsuena zure negozio-ideia ondo aztertzea eta bere bideragarritasun finantzarioa ulertzea da.

Finantzei buruzko konpetentzien garapena

Ekintzaile orok funtsezko konpetentzia batzuk garatu behar ditu. Hauek dira: komunikazioa, erresilientzia, konfiantza, ekimena, antolaketa, sormena eta arazoen ebazpena. Halaber, finantzei buruzko konpetentziak ere garatu behar ditu. Hau da, finantzei buruzko informazioa ondo analizatzeko, dirua ondo administratzeko eta informazioan oinarritutako erabakiak hartzeko gai izatea, planifikazioa egin eta bere negozioan irabaziak lortzeko.

Aholkularitza eta laguntza izapideekin

Baldintza guztiak betetzen dituzula uste baduzu, enpresa bat sortzeko behar diren tramite guztiei buruzko informazioa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Pyme Atarian aurkituko duzu. CIRCEren (Informazio Zentroa eta Enpresak Sortzeko Sarea) bitartez, zure negozioa sortzeko izapideekin behar duzun aholkularitza eta laguntza jasoko duzu. Ekintzaileentzako eta autonomoentzako pizgarri eta laguntzei dagokienez, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) web-orrian aurki ditzakezu.

Langabezia

Langabeziak gelditu ez zaitzala

Zoritxarrez, gaur egun pertsona askorentzat langabezia errealitate bat da. Mota guztietako langileei eragiten die; berdin da lan-munduan sartu berria izan zein urte askotako eskarmentua izan.


Jarraitu irakurtzen

¡No te pierdas nada!

Mantente al día de todas las novedades de Finanzas para Todos suscribiéndote a nuestra newsletter. Todas las novedades sobre finanzas, en tu correo.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam dapibus aliquam ipsum, quis posuere ligula eleifend vel. Morbi rhoncus, dolor vitae blandit volutpat, tortor neque tincidunt eros, id hendrerit orci sem vel nisl. Nunc lacinia neque non erat volutpat condimentum. Vestibulum in egestas turpis. Donec consequat odio quis fermentum convallis. Vivamus dui lorem, posuere vel leo in, tempor tempus tortor. Fusce rutrum dapibus gravida. Phasellus tempus, velit sit amet porta faucibus, nulla elit tempor lorem, at commodo ligula purus eget dui.