Saltar al contenido principal
Buscar Buscador
Salir

Encuentra lo que estás buscando

Nola egin aurrekontu bat?

​​​​​​​

Aurrekontua tresna eraginkorrena da gure diruari onura ateratzeko. Aurrekontu bat edukiz gero, gai gara gure diru-sarrerak zertan gastatzen ditugun jakin eta epe labur, ertain eta luzerako helburuak lortzeko beharrezko doikuntzak egiteko.

​​​​​​​


Arrazoiak zure aurrekontu pertsonala edo finantza-plana sortzeko:

Zaila dirudi, baina guztiz kontrakoa da. Aurrekontuak sortzea ohitura oso onuragarria da, kontrola eramateko eta honako hau jakiteko aukera ematen diguna:

  • Non egiten digu ihes diruak?
  • Gastuak lehenetsi
  • Zorrak murriztu edo kitatu
  • Hilero pixka bat aurreztu
  • Larrialdietarako funts bat metatu
  • Gure aukeren barruan bizi, lasaitasunez
  • Etorkizunerako aurreikuspenak egin
  • Jarraipena egin eta kontrola eraman, ez desbideratzeko


Nola egin aurrekontu bat?

Kasu bakoitza desberdina bada ere, hauek dira finantza-helburu gomendagarrienetako batzuk:

1

Diru-sarrerak:

Hasteko, diru-sarrera guztien zerrenda egingo dugu. Garrantzitsuenak nomina edo, erretirodunen kasuan, pentsioa badira ere, ez ahaztu beste diru-sarrera batzuk: mantenu-pentsioak, banku-kontuen interesak, diru-laguntzak, aparteko lanak eta gizarte-aurreikuspeneko sistemen hartzekoak.

Gastuak:

Gastuak diru-irteera guztiak dira. Gure benetako egoera zein den jakiteko, egungo gastu guztiak sartu behar dira, etxebizitzatik eguneroko ordainketa txikietaraino, edo horietara hurbildu behar gara. Gainera, ez dituzu aldizkako beste gastu batzuk ahaztu behar, hala nola oporrak, urtebetetze-opariak eta Gabonetako erosketak, edo ustekabean sor daitezkeen gastuak.

Gastu guztiak identifikatu eta apuntatu behar dira, nahiz eta txikiak izan.

2

Gakoa lehenestea da.

Honako maila hauetan sailkatu behar dira:

Nahitaezko gastu finkoak: hala nola hipoteka edo etxearen alokairua, erkidegoko gastuak eta beste mailegu batzuen kuotak. Ordaindu behar dira, zenbatekoak ez dira negoziagarriak izaten eta hilabetetik hilabetera ez dira asko aldatzen. Bankuari ezarritako epeetan ordaintzen ez bazaizkio, berandutze-gastu gehigarriak aplikatu ahal dira; ondorioz, zorra eta ordaindu beharreko kopurua gero eta handiagoak izango dira.

Beharrezko gastu aldakorrak: janaria, arropa, elektrizitatea, etab. Bizitzeko beharrezkoak dira, baina zentzuz erabili edo murrizketa txikiak egiten baditugu, gastu horiek txikiagoak izan daitezke: prezioak konparatzea, marka merkeagoak erostea, ibiltzea edo garraio publikoa erabiltzea gasolina eta aparkalekua ordaindu beharrean, autobusa edo metroa hartzea taxiaren ordez, etab.

Aukerako gastuak: behar izanez gero, murriztu edo ezabatu daitezkeen gainerako gastu guztiak. Gogoko ditugun gauzetan gastatutakoa izan ohi da, baina gastu horiek ez dira nahitaezkoak.

Murrizketak egin behar direnean, lehenak izan behar dira. Denok identifika ditzakegu premiazkoak ez diren gastuak; diru hori beste xede emankorrago batzuetara zuzendu ahal dugu.

3

Ziurrenik doikuntzak egin beharko dituzu, aurrekontuan gastu batzuentzat apuntatutako kopuruak ziurrenik errealistak izango ez direlako. Agian, beste kontzeptu batzuetako gastua uste zenuena baino txikiagoa izango da. Normala da aurrekontua askotan berrikustea, helburu eskuragarriekin errealitatera moldatzeko.

Zure diru-sarrerak handitzen badira, ez daitezela zure gastuak neurri berean hazi.

Berrikusi KPIa (Kontsumorako Prezioen Indizea). Gogora ezazu, inflazioa egonez gero, bizitzaren kostua handituko litzatekeela. Urteko % 3ko inflazio-tasa jarraitua izanez gero, 24 urte barru gauza guztien prezioa bikoitza izango litzateke. Hau da, 24 urte barru diru bikoitza beharko genuke gaur egun daukagun bizi-mailari eusteko.

TRESNA

Atera etekina zure diruari aurrekontu bat modu errazean sortuz

Kalkulatu zure aurrekontua

​​​​​​​

Zure aurrekontua hobeto kudeatzeko, hau gomendatzen dizugu:

Sé sincero sobre cuánto te gastas al mes. Coteja las cifras con la realidad.

Si vives en pareja o tienes familia, involúcralos en el presupuesto.

Se metódico y clasifica, ordena y guarda tus papeles y documentos.

Busca un sistema para hacer un seguimiento de los gastos que resulte cómodo para todos: apunta los gastos en una agenda, calendario o en algún programa de ordenador.

Apunta en el calendario las fechas de los vencimientos de pagos: contribución, impuestos de circulación, pólizas de seguros, cuotas de préstamos y todos los recibos domiciliados. Esta previsión te evitará sorpresas y penalizaciones por demoras o por saldo negativo

Comprueba los movimientos de cuentas, los recibos domiciliados y los resúmenes de tarjetas de crédito de forma regular y contacta con tu entidad de crédito si no entiendes un apunte o si crees que hay un error.

Controla regularmente tu presupuesto: mide tus gastos y repasa tus cuentas bancarias con frecuencia. Si es necesario, haz los ajustes oportunos para hacer frente a algún imprevisto

Aunque no es un gasto fijo obligatorio, en el caso de que sea posible, es muy útil destinar todos los meses una cantidad de dinero al ahorro. Es decir, asumir la obligación de pagarte una cantidad fija cada mes antes de presupuestar otros conceptos variables y no tan necesarios. De este modo podremos ahorrar sin darnos cuenta.

Diru-sarrerak eta gastuak apuntatuz gero, aukera izango duzu aurrezpenetik edo maileguetatik datozen funts gehigarriak noiz erabili behar dituzun aurreikusteko, eta ekonomia hobea izan arte zein gastu murriztu edo atzeratu dezakezun jakiteko.



TRESNA

Aurreztu disfrutatzeko

Tresna honek aukera ematen du, gastuak murriztu edo kenduz gero, epe zehatz batean zenbat aurreztu daitekeen jakiteko. Sartu, gutxienez, gastu bat eta zure hileko aurrezkia.

Kontuan hartu murrizketa txikienak ere aurrezki handiak ekar ditzakeela.


Nire apetak

null

¡No te pierdas nada!

Mantente al día de todas las novedades de Finanzas para Todos suscribiéndote a nuestra newsletter. Todas las novedades sobre finanzas, en tu correo.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam dapibus aliquam ipsum, quis posuere ligula eleifend vel. Morbi rhoncus, dolor vitae blandit volutpat, tortor neque tincidunt eros, id hendrerit orci sem vel nisl. Nunc lacinia neque non erat volutpat condimentum. Vestibulum in egestas turpis. Donec consequat odio quis fermentum convallis. Vivamus dui lorem, posuere vel leo in, tempor tempus tortor. Fusce rutrum dapibus gravida. Phasellus tempus, velit sit amet porta faucibus, nulla elit tempor lorem, at commodo ligula purus eget dui.