Saltar al contenido principal
Buscar Buscador
Salir

Encuentra lo que estás buscando

Kolaboratzaileen sarea

Finantza Hezkuntzako Plana

​​​​​​​

ZER DA KOLABORATZAILEA IZATEA?

Konpromiso irmoa, etengabea eta desinteresatua eduki behar da finantza-kulturaren hobekuntzarekiko.

Finantza Hezkuntzako Planaren kolaboratzaileak espainiarren finantza-kultura hobetzen laguntzeko konpromiso irmoa, etengabea eta desinteresatua eduki behar du, esparru horrekin lotuta eta finantza-hezkuntzako estrategia nazionalaren baitan dauden ekimenak aldizka garatuz. Gainera, beste erakunde batzuekin batera ekintzak garatzeko aukera izango du, herritar espainiarren finantza-hezkuntza hobeari bide emateko.

NOR IZAN DAITEKE KOLABORATZAILE?

Irabazi asmorik gabeko finantza-hezkuntzako jarduerak egiten dituzu? Bat egin ezazu Finantzak guztiontzat proiektuarekin!

Finantza Hezkuntzako Planaren kolaboratzaileak honako hauek izan daitezke: Espainiako lurraldean eratutako pertsona juridikoak, irabazi-asmorik gabeko finantza-hezkuntzako jarduerak egiten dituztenak, zuzenean edo zeharka finantza-hezkuntzarekin zerikusia duten arloak ikertzen dituztenak edo finantza-hezkuntzaren xede-segmentutzat hartzen diren publiko edo profesional zehatzak biltzen dituztenak. Halaber, Finantza Hezkuntzako Planaren kolaboratzaileak izan daitezke zuzenean edo zeharka finantza-hezkuntzarekin zerikusia duten administrazio edo erakunde publikoak. .


Erregistratu kolaboratzaile gisa

​​​​​​​

​​​​​​​

Ezagutu ezazu Finantza Hezkuntzako Planeko askotariko esparruetako kolaboratzaile-sarea eta horiek egiten duten lana.

Kolaboratzaile sarea

Jardueren memoria 2020

CJARDUNBIDE EGOKIEN KODEA

Finantza-heziketaren aldeko 10 konpromisoak:

  1. Finantza-hezkuntza pertsonen zerbitzura jartzea.
  2. Finantza-hezkuntza inpartziala eta kalitatezkoa sustatzea.
  3. Finantza-hezkuntza merkataritza-jardueratik bereiztea.
  4. Finantza-hezkuntza moldatzea bere xedea den publikoari.
  5. Finantza-hezkuntza argia, egiazkoa eta zehatza eskaintzea.
  6. Finantza-hezkuntzak barne hartzen dituen gaien ikuspegi osoa eta librea ematea.
  7. Hizkuntza erraza, pedagogikoa eta xedea den publikoaren ezaugarrietarako egokia erabiltzea.
  8. Logo eta marka propioak erabiltzea ekiditea (irabazi asmoa duten entitateak direnean).
  9. Behar bezala trebatutako prestatzaileak edukitzea.
  10. Finantza-hezkuntzako ekimenekin lortutako baliabideak ebaluatzea.

Jardunbide egokien kodea eta dekalogoa finantza-heziketako ekimenentzat

Printzipio-multzo bat Espainian garatutako finantza-hezkuntzako ekimenei eta beren edukiei aplikatu ahal zaiona, horiek sustatzen dituzten erakundeek gauzatutako finantza-hezkuntzako ekimenen kalitatea, inpartzialtasuna eta gardentasuna bermatzea helburu duena.


Deskargatu kodea 

​​​​​​​

¡No te pierdas nada!

Mantente al día de todas las novedades de Finanzas para Todos suscribiéndote a nuestra newsletter. Todas las novedades sobre finanzas, en tu correo.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam dapibus aliquam ipsum, quis posuere ligula eleifend vel. Morbi rhoncus, dolor vitae blandit volutpat, tortor neque tincidunt eros, id hendrerit orci sem vel nisl. Nunc lacinia neque non erat volutpat condimentum. Vestibulum in egestas turpis. Donec consequat odio quis fermentum convallis. Vivamus dui lorem, posuere vel leo in, tempor tempus tortor. Fusce rutrum dapibus gravida. Phasellus tempus, velit sit amet porta faucibus, nulla elit tempor lorem, at commodo ligula purus eget dui.