Saltar al contenido principal
Buscar Buscador
Salir

Encuentra lo que estás buscando

Glosarioa

Itxi
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Z Bilatu Bilatu
Abala
Berme-funts bat da; pertsona batek –abal-emailea– beste pertsona batek –abalduna– bere gain hartutako obligazioari erantzuteko duen konpromisoa hartzen du, abaldunak betetzen ez badu.
Administrazio Kontseilua
Sozietate baten gobernu-organoa, Akziodunen Batzar Nagusiak izendatutako zenbait kidek (administratzaileak) osatua. Sozietatea kudeatu, administratu eta ordezkatzen dute. Kotizatutako sozietateetan, Kontseiluak jarduteko printzipioak zehazten dituzten arau batzuk izan behar ditu (Kontseiluaren Erregelamendua).
Agentea
Inbertsio-zerbitzuen enpresek, kreditu-erakundeek edo aseguru-etxeek gaitutako pertsona fisiko edo juridikoak dira, finantza-produktu eta -zerbitzu batzuk merkaturatu eta ematean ordezkatu ditzaten. Ikusi ORDEZKARIA eta MiFID.
Ageriko gordailua
Kontu horretan, gordailuan utzitako dirua edozein momentuan eta aldez aurretik abisatu gabe atera daiteke.
Agindurako txekea
Izendun txekea, hau da, pertsona baten izenean bete eta berak bakarrik kobratu dezakeena.
Aktibo finkoa
Aktibo ibilgetua ere deitua. Salmentarako erabiltzen ez diren enpresa bateko ondasun eta eskubideak dira. Beren xedea enpresaren funtzionamendua eta jarraipena ziurtatzea da. Aktibo mota horren ezaugarria da enpresan epe luzea ematen duela, normalean hamabi hilabete baino gehiago. Aktibo horiek ondasunaren bizitza osoan zehar amortizatzen dira.
Aktiboa
Sozietate baten ikuspegitik, aktiboak bere ondasun guztiak (higiezinak, salgaiak...) eta kobratzeko eskubideak (zor diotena) dira.
Aktiboko eragiketa
Kreditu-erakunde batek egindako edozein eragiketa, lortutako funtsak askotariko aktibotan inbertitzeko (mailegu bat bezero bati, akzioen erosketa, etab.). Horrela deitzen da kontabilitateko idatzoharra kreditu-erakundearen balantzearen aktiboan egiten delako.
Akzioa
Balore higigarria, sozietate baten kapital sozialaren zati proportzional bat ordezkatzen duena. Beraz, akzioak dituena enpresa baten bazkide-jabea da, duen partaidetzari proportzionalki. Konpainia likidatuz gero, akzioduna kobratzen duen azkena da beti (langileen, hartzekodunen eta bonu edo obligazioen jabeen atzetik). Ikusi DIBIDENDU eta BERTARATZEKO ETA BOZKATZEKO ESKUBIDEA.
Akziodun minoritarioa
Oro har, akziodun txikiak izendatzeko erabilitako terminoa da, hau da, konpainian eragiteko gaitasun gutxi edo batere ez (taldean jardun ezean) duten akziodunak izendatzeko.

¡No te pierdas nada!

Mantente al día de todas las novedades de Finanzas para Todos suscribiéndote a nuestra newsletter. Todas las novedades sobre finanzas, en tu correo.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam dapibus aliquam ipsum, quis posuere ligula eleifend vel. Morbi rhoncus, dolor vitae blandit volutpat, tortor neque tincidunt eros, id hendrerit orci sem vel nisl. Nunc lacinia neque non erat volutpat condimentum. Vestibulum in egestas turpis. Donec consequat odio quis fermentum convallis. Vivamus dui lorem, posuere vel leo in, tempor tempus tortor. Fusce rutrum dapibus gravida. Phasellus tempus, velit sit amet porta faucibus, nulla elit tempor lorem, at commodo ligula purus eget dui.